Ikastegien esparru Arautegia
Aldaketa batzuk egin dira arautegi honetan, egokitzeko Ikastegiko Batzarraren osaera klaustroan ordezkariak dauzkaten unibertsitateko sektoreetara, Estatutuak erreformatu ondoren definituta dauden modura. Horixe da, hain zuzen, 9. artikuluan jasotzen dena: klaustroko sektoreen egitura erabiliko da Ikastegiko Batzarrean eta, orain arte bezala, tarte bat utziko da ikastegiek zehaztu dezaten sektore bakoitzari dagokion ehunekoa.
Bestalde, eranskinean eguneratu eta egungo errealitatera egokitu dira ikastegiei dekanordeak edo zuzendariordeak esleitzeko irizpideak, unibertsitatearen plan estrategikoarekin lerrokatuta. Azkenik, teknologia berriek aukera ematen dute deialdiak egiteko eta erabakiak argitaratzeko tramiteak arindu dezaketen aldaketak sartzeko, gobernu organoen funtzionamendua arinagoa izan dadin.