Ikastegien esparru arautegia

Ikastegien esparru arautegia

Klaustroak 2021eko azaroaren 25ean onartu zuen UPV/EHUren Estatutuen Erreformako Azken Xedapenetako Bigarrenak ezartzen zuen, indarrean sartu eta bederatzi hilabeteko epean, dagozkion arau aldaketak onartu behar zirela, Klaustroan ordezkaritza duten unibertsitate komunitateko sektoreetako kide anitzeko gobernu eta ordezkaritza organoen osaera dagozkien erregelamenduetara egokitzeko.

Aurreko derrigorrezko aldaketekin batera, araudi horiek eguneratu eta egungo errealitate teknologikora egokitu nahi dira, eta azken aldian antzemandako beharrei eta eskaerei erantzun nahi zaie.

Indarrean dagoen testuari gorriz gehitu zaio gehitu nahi dena. Eta kendu nahi dena horiz ilunduta. Nahi baduzue, idazkaritza.nagusia@ehu.eus helbidera testuei buruzko iradokizunak bidal ditzakezue, ordezko testu bat eta proposamenaren justifikazioa edo motibazioa adieraziz, ekainaren 22ko 12: 00ak baino lehen.

EKARPENEN LABURPENA

Lau ekarpen egin dira: horietako hiruk sinatzaile bakarra dute eta bestea, berriz, hainbat pertsonak sinatu dute. Azken hori bidali dute unibertsitateko ikastegi guztietako dekano eta zuzendariek. Sinatzaile bakarreko ekarpenak izan dira dekanorde edo zuzendariorde kopurua esleitzeko irizpideei buruzkoak, batez ere honako hauen gainean, nahiz eta ez diren izan beti zentzu berean: nazioartekotzea, enpresetan egiten diren praktikak, eta kalitateko zigiluak. Hainbat pertsonak sinatutako ekarpenean ere gai horiei buruzko proposamenak egin dira baina, horiez gain, gehiago zehaztu dituzte ikastegiko batzarraren eginkizun batzuk, bai eta lurralde atalak dituzten ikastegietan atal horiek eginbeharrekoak ere.

Ekarpen horiek jasota, aldatu egin zen dekanorde edo zuzendariorde kopurua esleitzeko hasieran proposatutako testua, nazioartekotzeari, praktikei eta kontuan hartu beharreko titulazioei dagokienez. Era berean, zehatzago jaso dira ikastegiaren eginkizunak eta eskumenak.