Hauteskundeei buruzko Arautegia Orokorra
Aldaketa honen funtsezko arrazoia da egokitzea arautegia sektoreen definizio berrira, Estatutuak erreformatu ondoren definituta dauden modura. Era berean, kide anitzeko organoetarako hautagai zerrendak aurkezteko eta ordezkariak izendatzeko sistema aldatu da, zerrenda horietako kideen % 40 gutxienez emakumeak izateaz gain, organoetako kideen % 40 ere behintzat emakumeak izan daitezen. Azkenik, hauteskunde prozesuko faseetan eskatzen diren formalismoak eguneratu eta egungo errealitate teknologikora egokitu dira, eta kide anitzeko organoetarako hauteskundeei lotutako prozedura kontu batzuk zehaztu dira.