GIPUZKOAKO CAMPUSEKO EKINTZAILETZAKO ETA TRANSFERENTZIAKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
Zuzendariak Campuseko errektoreordeari lagunduko dio Campus horretan UPV/EHUk inguru sozioekonomikoko erakunde publiko zein pribatuekin dituen harremanak bultzatzen eta garatzen; era berean, unibertsitate-enpresa lankidetza programak sustatuko ditu, eta, oro har, campusean jakintza transferitzeko, enplegua sustatzeko eta baliabideak eskuratzeko jardueretan lagunduko du.
lkastegiek tituluak gizartearen eskaera berrietara egokitzeko egindako ekimenak babestu eta bultzatuko ditu.
Lankidetzan jardungo du lkasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzarekin kanpoko praktiken kudeaketan eta ekintzailetza programaren garapenean.
Ekintzailetza kultura bultzatuko du Campusean, ikastegi guztietako ikasleentzako ekintzailetzari buruzko prestakuntza sustatuz. Era berean, enpresak sortzeko egresatuen eta ikertaldeen ekimenak bultzatuko ditu.
Campuseko errektoreordearen laguntzailea ere izango da, eta lankidetza eskainiko du errektoreordeak eskatutako gaietan.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
%67
ORDAINSARI OSAGARRIA
2