Gizarte Kontseiluaren eskumenak
Gizarte Kontseiluaren eskumenak Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen 70. artikuluan eta bat datozenetan ezarritakoak dira, eta zehazki honako hauek:
- Gizartea, bere antolakundeak eta bera ordezkatzen duten erakundeak Unibertsitatearen helburuak ezartzen parte hartzera sustatzea, gizartearen interesetara egokitzeko, eta, halaber, unibertsitate jardueren finantzaketan eta babesean parte hartzera sustatzea. Halaber, Gizarte Kontseiluari dagokio Unibertsitatearen eta gizarte-erakunde eta udalen arteko elkarlanerako moduak sustatzea.
- Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluari edota unibertsitateen arloan eskumena duen sailari proposatzea titulu ofizialak edo Autonomia Erkidegoak aitortuak lortzera bideratutako irakaskuntzak ezartzea, aldatzea edo kentzea eta, era berean, unibertsitate-irakastegiak edo ikerketa-institutuak sortzea, aldatzea edo kentzea edota irakastegiak edo ikerketa-institutuak Unibertsitateari atxikitzea edo Unibertsitatetik banantzea.
- Unibertsitatearen eta beste erakunde publiko zein pribatuen arteko lankidetza sustatzea, ikasleen prestakuntza osatzeko eta horiek lan-merkatuan sartzea errazteko, baita tituludunak laneratzea errazteko ere.
- Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposatuta, eta Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren txostenaren ondoren, ikasleek Unibertsitatean aurreratzeko eta irauteko arauak onestea, ikasketa ezberdinenezaugarriei erantzunda, diskriminazioak alde batera uzteko.
- Gobernu Kontseiluak Unibertsitaterako egindako aurrekontua eztabaidatu eta, hala badagokio, onestea, edo berriz egitera itzultzea, ez onartzearen arrazoia emanda.
- Unibertsitatearen urteko kontuak onestea. Kontuak aurreko ekitaldiko aurrekontuaren kitapen ikuskatuak, ekitaldi ekonomikoaren egoeraren balantzeak eta ekonomi memoriak osatuko dituzte. Halaber, bestelakoerakundeen urteko kontuak onestea, baldin eta Euskal Herriko Unibertsitateak bere kapitalean, ondare-funtsean edo zuzendaritza-organoetan gehiengo partaidetza badu, eta hori ez da eragozpen izango erakunde horiek, beren nortasun juridikoaren arabera, bete behar duten merkataritza legedia edo bestelako legedia betetzeko.
- Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposatuta, Unibertsitatearena ez den nortasun juridikoa duten erakundeak eratzea, aldatzea edo deuseztatzea onestea, unibertsitatearen xedeak sustatzeko eta bideratzeko,partzuergo modura nahiz zuzenbide publikoko erakunde, fundazio, elkarte, sozietate zibil edo merkataritza-sozietate edo zuzenbideak baimendutako beste edozein sozietate modura, eta xede berari begira Unibertsitateak beste erakunde publiko eta pribatuetan parte hartzea onestea.
- Unibertsitateen arloan eskumena duen sailari hitzarmenak sinatzea proposatzea, beren onespenerako, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren txostena egin ondoren, unibertsitateari atxikitzeko, unibertsitate institutugisa, erakundeak edo ikerketa-zentroak edo sormen artistikoko zentroak, baita irakastegiak atxikitzeko ere, batzuk nahiz besteak titulartasun publikokoak zein pribatuak izan Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta, lankidetzaren ondoriozko jarduerengatik Unibertsitateari dagozkion izaera ekonomikoko eskubideak onestea. Sail eskudunak onetsi ondoren, Unibertsitateak dagokion hitzarmena egin ahal izango du. Atxikipenak estatutuen 210. artikuluaren 2 idatz-zatian ezarritako baldintzak bete beharko ditu, eta aurrekontuaren eta irakasleriaren arloan artikulu beraren 3 idatz-zatian xedatutakoari egokitu beharko du. Atxikipena bertan behera uzteko, lehenengo idatz-zatian aurreikusitako izapidetzari jarraituko zaio.
- Ikasleei bekak, laguntzak eta kredituak emateko politika antolatzea, hala badagokio, eta tasa akademikoen ordainketa osotik edo zati batetik salbuesteko modalitateak ezartzea.
- Gobernuak ezarritako mugen barruan, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren egiaztapenaren ondoren, unibertsitate-irakasleei ordainsari osagarriak ematea erabakitzea, izaera bereziz eta banakakoaz eta irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa-mailako merezimenduak kontuan hartuta.
- Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta, bere hainbat urtetarako inbertsio programa onestea.
- Onestea, prezio publikoak aplikatu beharreko urteko aurrekontuekin batera, titulu ofizialak lortzera bideratuta ez dauden ikasketetarako prezio publikoak eta gainerako eskubideak, hala nola, irakaskuntza propioak, barne hartuta Autonomia Erkidegoak aitortutako titulazioak eta diplomak, espezializazio ikastaroak eta titulu ofizialak lortzera bideratuta ez dauden unibertsitate-mailako bestelako prestakuntza jarduerak.
- Gastu arruntak kapital gastuetara transferitzea erabakitzea, Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso ondoren, eta kapital gastuak beste edozein kapitulutara transferitzea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean aurreikusitakoari jarraiki.
- Unibertsitatearen izaera ekonomikoko jarduerak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratzea.
- Errektorearekin batera, eta horrek proposatuta, erabakitzea Unibertsitatearen gerentzia nork beteko duen. Errektoreak izendatuko du.
- Bere aurrekontua egin eta onestea, eta beraren urteko kitapena onestea, baita bere urteroko kontuak osatzen dituzten gainerako dokumentuak ere; hori ez da eragozpen izango, hala ere, Autonomia Erkidegoak Unibertsitatearen aurrekontua garatu eta egikaritzeko ezartzen dituen arauak eta prozedurak betetzeko, eta ez da eragozpen izango, halaber, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten duen fiskalizaziorako. Aurrekontuak Gizarte Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiari eta Lehendakaritzari bere eginkizunak behar bezala betetzeko bitarteko material eta langileria-arloko bitarteko nahikoak emateko beharrezko kontu-sailak sartu beharko ditu.
- Hala badagokio, Estatuko Gobernuari proposatzea atzerrian Unibertsitatearen mendeko irakastegiak sortzea eta kentzea, horietan Estatu osoan baliozkoak diren izaera ofizialeko unibertsitate-tituluak lortzeko irakaskuntzak eman ditzaten.
- Unibertsitateen arloan eskumena duen sailaren baimena eskuratu ondoren, onestea jabari publikoko ondasunen desafektazioa, higiezinak eta aparteko balioko higigarriak eta, hala badagokio, Unibertsitateko organo eskudunek horien antolamendurako erabakitako egintzena, eta antolamendu-egintzen emaitza zein xedetara esleitu behar den finkatzea.
- Administrazio publikoei aplikagarri zaien araudian aurreikusitakoari jarraiki, Unibertsitateko organo eskudunek erabakitzen duten ondare higiezinak eta aparteko balioko higigarriak erosi, antolatu eta kudeatzeko prozedurak eta gehienezko mugak onestea.
- Unibertsitateari egiten zaizkion legatu, lagapen eta dohaintzak onartzea erabakitzea.
- Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluan parte osatu behar duten Gizarte Kontseiluko hiru kideak izendatzea.
- Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren eta Gizarte Kontseiluaren artean sortzen diren eskumen-gatazketarako Bitariko Batzordean parte hartu behar duten bi kideak izendatzea.
- Unibertsitate Irakaskuntza Publikoaren Koordinazio Kontseiluan parte hartu behar duten Gizarte Kontseiluko bi kideak izendatzea.
- Azkenik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak, unibertsitateei buruzko oinarrizko legediak edo Unibertsitatearen estatutuek aitortzen dizkioten eskumenak izango ditu.