ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) Zuzendaritza taldeari ekitaldi bakoitzerako kudeaketa programa eta aurrekontu proposamena proposatzea.
b) Gobernu Taldeari aurreko urteko kudeaketa txostena aurkeztea.
c) Gobernu Taldeari unitate bakoitzaren barne funtzionamendurako arauak eta PAZen arau orokorrak proposatzea.
d) Unitateetako arduradunekin bilerak antolatzea, unitate horien zereginak eta funtzionamendua koordinatzeko.
e) Unitateen jarduerak gainbegiratzea, bai eta PAZenak ez diren zerbitzuen esku uzten diren zereginak ere.
f) UPV/EHUko beste zerbitzu batzuekin harremanetan jartzea, unibertsitateko kideentzat baliagarriak diren jarduerak antolatzeko.
g) Askotariko gizarte eragile eta erakunderekin harremanetan jartzea; alde batetik, Zerbitzua ezagutarazteko, eta, bestetik, PAZek bere gain har ditzakeen jarduerak nahiz proiektuak abiarazteko eta kudeatzeko.
h) Psikologia Fakultateko irakasle-ikertzaileekin harremanetan jartzea, PAZen bidez abiaraziko diren proiektu zehatzak gauzatzeko eta/edo horietan kolaboratzeko.
i) Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeari eta Psikologia Fakultateko dekanoari PAZen funtzionamenduaren berri ematea eta haren inguruan egindako interpelazioei erantzutea.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
%50
ORDAINSARI OSAGARRIA
3