Arautegia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean gradu bikoitza egiteari eta bi gradu aldi berean egiteari buruzkoa
Arautegi honen helburua da ibilbide espezifikoa daukaten graduko titulazio bikoitzei edo gradu bikoitzei dagozkien programa akademikoen baldintzak definitu eta arautzea, baita programa horietatik kanpo bi gradu aldi berean egiteko aukera definitu eta arautzea ere.
Graduak ezarri zirenetik, hainbat programazio akademiko sortu da gradu bikoitzak lortzeko, zein bere arautegi erregulatzaileaz, nahiz eta UPV/EHUk ez zuen horri buruzko arautegi orokorrik. UPV/EHUk, bere autonomiaren babesean, unibertsitateko gradu eta masterretako titulazio bikoitzetarako ikasketa programak arautu ditu lehendabizikoz eta oinarrizko izaeraz, ibilbide espezifikoarekin, irakasgai guztiak gaindituz gero unibertsitateko titulu ofizial biak lortzea ekarriko dutenak. Hori guztia oinarri hartuta irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretua, Unibertsitateko irakaskuntzen antolaketa eta irakaskuntza horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen duena.
Bestalde, Graduko Irakaskuntzak Kudeatzeko Arautegiak aurreikusten zuen bi gradu aldi berean egiteko aukera, nahiz erregulazioa oso txikia zen eta ebatzi beharreko gai guztiak ebazten ez zituen.
Horrengatik guztiarengatik, beharrezkoa zen unibertsitateak oinarrizko marko amankomuna ezartzea graduko titulazio bat baino gehiago aldi berean ikasteko aukera ematen duten programa guztietarako, UPV/EHUn egindako gradu bikoitzak izan zein ez izan.