Aurkezpena
Hezkuntzako Azterketa Historiko eta Konparatuen Taldea-Garaian 2000an eratu zen, bi ikerketa-ildo hauen inguruan: Euskal Herriko Hezkuntzaren Historia (ibilbide luzekoa) eta Haurren Eskubideei buruzko Ikerketa Konparatuak:Taldeak xede zehatz batekin egin ditu ikerketa-, eskualdatze- eta zabalkunde-lanak: hainbat eremutatik abiatuta (testuen analisia, historia-ondarea, azterketa konparatuak, etab.), Euskal Herriko hezkuntzaren historiari buruzko jakintza-eremu bat eraikitzearren. Era horretan, Euskal Herriko hezkuntzaren duen garrantzia gero eta agerikoagoa izatea lortu nahi da. Bestalde, haurren eskubideen azterketa hezkuntzaren ikuspuntutik tratau du taldeak, hezkuntza-eremuari osagarri zaion ikerketa-ildoa baita.