Graduondoko Batzordea
Osatzeko eta hautatzeko arautegia
Graduondoko batzordea unibertsitatearen estatutuen 89 eta 90. artikuluetan dator araututa, bai eta gobernu kontseiluak 2012ko irailaren 27an onetsi zuen hautaketa eta osaketarako arautegian ere, 2012.10.29ko EHAAn argitaratuta, eta 2013ko uztailaren 18an aldatuta.
Osaera
Batzordeburua:
Montserrat Maritxalar Anglada, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea.
Kideak:
Irakasle eta ikertzaileen ordezkari gisa:
- Arteak eta Giza Zientzien jakintza arloan:
- Susana Jodra Llorente
- Carlos García Castillero
- Santiago de Pablo Contreras
- Zientzien jakintza arloan:
- Begoña Bazan Blau
- Asier Fullaondo Elordui-Zapaterietxe
- Miren Ostra Beldarrain
- Osasun Zientzien jakintza arloan:
- Mª Begoña Ruiz Larrea
- Jon Zarate Sesma
- Teresa Morera Herreras
- Gizarte eta Lege Zientzien jakintza arloan:
- Amaya Zarraga Castro
- Juana Goizueta Vertiz
- Arkaitz Lareki Arcos
- Ingeniaritza eta Arkitekturaren jakintza arloan:
- Itziar Cabanes Axpe
- Koldobika Gojenola
- Estibaliz Apiñaniz
- Ikasleen ordezkari gisa:
- Eva Alonso Epelde (Giza eta Lege Zientziak)
- Ane Miren Pablos Ormaza (Artea eta Giza Zientziak)
- Aitor Guisasola Serrano (Zientziak)
- Julen Rodriguez Castejón (Osasun Zientziak)
- Marta Ostolaza Gaztelupe (Ingeniaritza eta Arkitektura)
Idazkaria:
Amaya Landera López, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko burua.
Eskumenak
Hautaketa eta osaketarako arautegiaren 2. artikuluaren arabera, eskumen hauek ditu graduondoko batzordeak:
- a) Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
- b) Graduondoko ikasketen helburuak onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari, plangintza estrategiko orokorraren barruan, bai eta ikasketa horien akademia antolakuntza eta gestiorako arautegien proposamena onartzekoa ere.
- c) Graduondoko ikasketetako kalitate batzordeek beren lana zuzentasunez egiten dutela bermatzea eta ziurtatzea.
- d) UPV/EHUko graduondoko titulu ofizialetako eta graduondoko berezko ikasketen garapena ebaluatzea, bai eta UPV/EHUko graduondokoen kalitateari buruzko urteko txostena egitea ere.
- e) Graduondoko tituluak sortu edo aldatzeko proposamenen berri ematea.
- f) Graduondoko ikasketen arloko ikasketa berrikuntzako programen berri ematea.
- g) Ikastegiak eta sailak sortu, aldatu eta kentzeko proposamenen berri ematea Gobernu Kontseiluari, kasuan kasuko campuseko batzarra entzun ondoren.
- h) Batzordearen eskumeneko diren berezko tituluak luzatzeko erabakia hartzea.
- i) Doktorego tesien epaimahaietarako proposamenak egitea.
- j) Graduondoko sari bereziak onartzea ikastegiek eta doktoregoko eskolek egindako proposamenari jarraituz.
- k) Graduondoko ikasketen harmonizazioa zaintzea.
- l) Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere. Ondorio horietarako, graduondokoei buruzko unibertsitate arauetan Doktoregoko Azpibatzordea edo Akademia Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordea aipatzen diren bakoitzean, aipamen horiek Graduondoko Batzordeari buruzkoak direla ulertuko da.
- m) Bere eskumeneko ikasketetako kalitatezko prestakuntza programen katalogoei buruzko iritzia ematea.