Ikerketaren profila
1998an sortu zenetik, ERG taldeak fideltasunez eutsi die bere helburu nagusiei, hots, teknika estatistiko-ekonometrikoen oinarrizko ikerketan aurrerapenak lortzeari, eta aurrerapen horiek alderdi sozioekonomikoekin lotutako ikerketa enpirikoan aplikatzeari. Zehazki, ERG taldeko kideak gai espezifiko hauetan ari dira lanean:
- Datu espazialetarako eta dimentsioaniztunetarako ereduen zenbatespeneko eta kontrasteko metodo espektralen ikerketa.
- Eredu mikroekonometrikoen eta denbora-serieen zenbatespen erdi parametrikoa.
- Zenbatespen erdi parametrikoa, akats gehigarri batek nahasitako memoria luzeko prozesuen frekuentziaren domeinuan.
- Seinaleen erauzketa, memoria luzea eta zarata duten seinale ereduetan.
- Bandwidthak aukeratzeko teknika automatikoen proposamena, frekuentziaren domeinuko memoria-parametroen estimatzaile erdi parametrikoetan bootstrap teknikak erabiliz.
- Enpresen eta merkataritza-lokalen biziraupenaren analisia.
- Ziklo iraunkorren antzematea, dagokien frekuentzia Fourier frekuentzia bat ez denean.
- Zenbait ekonometria- eta estatistika-teknikaren inplementazioa Gretl programan.
- Sasitaulen erabilera independenteak ez diren ondoz ondoko laginetan.
- Jakintzaren gizartean lurralde adimentsuak ebaluatzeko metodologien diseinua.
- Doikuntzaren egokitasuneko kontrasteen eraikuntza.
- Osasunari begirako bizi-kalitateari buruzko ikerketak.
Horiek guztiak hertsiki lotuta daude, eta lotura horrek sinergia handiak sortzen ditu taldekide guztientzat.