Presentación

Aurkezpena

Econometrics Research Group (ERG) errendimendu handiko ikerketa taldea da (Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikoko Zuzendaritzak aitortua) eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonometria eta Estatistika Sailean du gune nagusia. 

1998an sortu zenetik, ERG taldeak fideltasunez eutsi die bere helburu nagusiei, hots, teknika estatistiko-ekonometrikoen oinarrizko ikerketan aurrerapenak lortzeari, eta aurrerapen horiek alderdi sozioekonomikoekin lotutako ikerketa enpirikoan aplikatzeari. Zehazki, ERG taldeko kideak gai espezifiko hauetan ari dira lanean: Osasunari begirako bizi-kalitateari buruzko ikerketak

  • Datu espazialetarako eta dimentsioaniztunetarako ereduen zenbatespeneko eta kontrasteko metodo espektralen ikerketa. 
  • Eredu mikroekonometrikoen eta denbora-serieen zenbatespen erdi parametrikoa. 
  • Sasitaulen erabilera independenteak ez diren ondoz ondoko laginetan. 
  • Jakintzaren gizartean lurralde adimentsuak ebaluatzeko metodologien diseinua. 
  • Doikuntzaren egokitasuneko kontrasteen eraikuntza. 
  • Osasunari begirako bizi-kalitateari buruzko ikerketak. 

Horiek guztiak hertsiki lotuta daude, eta lotura horrek sinergia handiak sortzen ditu taldekide guztientzat.

ERG taldea maiz aritzen da elkarlanean UPV/EHUko Ekonomia Publikoaren Institutuarekin, eta bertako kide batzuek interes komuneko gaien garapenean parte hartzen dute.