Kontratazio Prozedura
Helburua
- Lan zientifiko, tekniko, humanistiko eta artistikoak egitea, eta prestakuntzarako ikasketa espezifikoak
Egin daitezkeenak:
- I+G edo teknologiaren berrikuntzarako lanak burutzea eta ikerketaren emaitzak transferitzea
- Aldian-aldian zerbitzu teknikoak ematea
- Aholkularitza zientifikoa, teknologikoa edo artistikoa ematea
- Prestakuntzako jarduera espezifikoak
Parte har dezaketenak
- UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak lanaldi osokoak
- TEKAZELko langileak (gerentearen baimena izanez gero)
Oharrak:
- Prestatzen ari diren ikertzaileak finantzaketa-deialdian ezarritakoaren mende egongo dira. Parte hartzea posible bada, ezin izango da inola ere ikertzaile nagusi izan.
- Ikertzaile mugagabeek gaur egun ez dute parte hartzeko baimenik
- Kontratuen baimentzeak bateragarritasuna emango du automatikoki
- Adostasun dokumentua sinatu behar dute, zenbat orduko arduraldia izango duten adierazita
- Konfidentzialtasun baldintzei arreta berezia eskaini behar diete
Prozedura
Baimentzea
- Sail Kontseiluarena, Institutuarena edo gaitasun juridikorik gabeko beste egitura batzuena. Baimena Errektoretza Taldearena ez bada, Zuzendaritza Kide Bakarreko Organoan eskuordetu daiteke
- Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzak
Oharra:
- Animaliekin, gizakiekin edo giza jatorriko laginen erabilerarekin esperimentatzeko, beharrezkoa izango da, gainera, Ikerketarako Etika Zerbitzuaren baimena.
- Baimenak bateraezintasunei buruzko araudia bete beharko du
Izapidetzea
9.000 eurorainoko kontratuetarako, emaitza erregistragarririk ez badago
- Proposamengileak ITRBra igorri behar ditu honako hauek:
- a) Sailaren, institutuaren, ikastegiaren edo egituraren baimena (faktura emititzeko eskaera)
- b) Horri buruzko informazioa
- Jarduerak
- Aurrekontua
- Kontratu proposamena
- Errektoreordetzak baimendu behar ditu
9.000 eurotik gorako kontratuak
- Proposamengileak ITRBra igorri behar ditu honako hauek:
- a) Eredu ofizialaren araberako kontratu proposamena.
- b) Honako hauek biltzen dituen azalpen memoria:
- Egin beharreko lanak
- Tartean sartutako langileak eta arduraldia
- Beharrezko baliabideak, material ibilgetua aipatuta: lokalak, laborategiak, ekipoak eta tresnak
- Kontratatu beharreko langileak
- c) Aurrekontua
- d) Sailaren, institutuaren, ikastegiaren edo egituren baimena eta tartean sartutako langileen adostasuna
- e) TEKAZELeko langileek parte hartuz gero, horientzako baimena (gerentziakoa)
- Errektoreordetzak baimendu behar ditu
Aldian-aldian egin beharreko zerbitzuetarako kontratuak, zerbitzuok unitateko prezioa ezarrita dutenean
Eredu ofizialaren araberako kontratu proposamena tarifa ordaintzea oharrarekin.
- Baimena eskatu behar dio ITRBri jarduera egiteko.
- ITRBri bidali behar dizkio enkarguak fakturatzeko.
Kontratuak sinatzea
- Errektoreordeak eta kide bakarreko organoak sinatu behar dituzte, honako kasu hauetan:
- Eragina dutenean hainbat ikastegi, sail, institutu edo egituretan, edo
- Klausulek beren beregi zehazten dutenean baldintzak ez betetzeagatik erantzukizuna eskatuko dela.
- Kide bakarreko organoak sinatu behar ditu, honako kasu hauetan:
- Laborategiak edo unibertsitateko ekipamendu inbentariagarri zientifikoa erabiltzea dakartenean, edo
- Ikertzaileak kontratatzea dakartenean.
Oharrak:
- Erakundearen ordezkaritza arrazoiak direla eta, kontratuak errektoreak edo errektoreorde batek sinatu ahal izango ditu.
- Ezin da kontraturik sinatu baimena lortu aurretik.
- Ezin da lanik egin kontratua sinatu baino lehen.
Kontratuen edukia
Kontratuan
- Kontratatzailearen identifikazioa
- Kontratuaren helburua
- Ikertzaile arduraduna eta parte hartzen duten langileak
- Iraupena, kontratua gauzatzeko eta emaitzak entregatzeko egunak aipatuz.
- Alde bakoitzaren betebeharrak, erantzukizun klausula dagoela adieraziz, hala badagokio
- Adostutako azken prezioa, ordaintzeko epeak eta moduak
- Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen araubidea
- Lortu gabeko irabaziak erreklamatzea bidegabea dela jasotzen duen klausula
- Datu pertsonalak babesteari buruzko klausula
- UPV/EHUren etika-kodea betetzeari buruzko klausula
- Azalpen memoria
Aurrekontua
- Unibertsitatearen beraren langileen kostua
- Aldi baterako kontratatu beharreko pertsonalaren kostua
- Material suntsikorra
- Joan-etorriak eta dietak
- Bestelako funtzionamendu gastuak
- Zerbitzuen azpikontratazioa. Kostua aurrekontuaren %50 baino gehiago bada, errektoreordetzak baimena eman beharko du.
- Erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa den kasuetan, aseguru horren kostua
- Erosi beharreko material inbentariagarria edo dagoen materialaren amortizazioa
- Zeharkako kostuak: kontratuaren zenbateko osoaren %18, material inbentariagarria kontuan hartu gabe
- %5 ikastegi, sail, institutu edo egiturarentzat
- %13 emaitzen transferentzia sustatu eta hobetzeko eta UPV/EHUko gastu orokorretarako
Oharrak:
- Kontratuaren balio osoa kalkulatzeko, zeharkako kostuak barne, aurrekontuaren oinarriaren guztizkoa (inbentariagarria sartu gabe) 0,82rekin zatitzen da, eta emaitzari inbentariagarria gehitzen zaio.
Gestioa
Errektoreordetzak aplikazio telematikoa Ikertu On Line jarriko du
- Organikoa irekiko da
- Kreditua esleituko da faktura jaulkitutakoan
- Nominei dagokien baimena faktura kobratzen denean bideratuko da
- Ordaindu ezean, gorabeheraren berri emango zaio ikertzaile nagusiari eta, balizko luzapenak eta berritzeak kontuan hartuta, 3 hilabetetik aurrera ofizioz erreklamatzen da fakturaren ordainketa. Fakturaren ordainketa egiten ez bada, fakturaren kreditua trabatuko da
- Kontratua amaitzean, ikertzaile nagusiak ziurtagiria, behin betiko harrera eta adostasuna eskatuko dizkio enpresari
- Organikoa itxiko da, kontratua amaitu eta hurrengo kontabilitate-ekitaldiaren itxieran kontabilitate-zerbitzuak emandako itxiera-agindua betez