Programa honen abiapuntua UPV/EHUren borondatea da bere tituludunen aukera profesionalak hobe daitezen, ikasketak amaitu ondoren lan arloan txertatzeko berme handiagoa lortzeari begira.
UPV/EHUko tituludun berriak atzerriko enpresetara joateko mugikortasuna bultzatu nahi da, haien laneko gaitasunak diziplina anitzeko nazioarteko taldeetan hobetzeko.
Haien enplegagarritasuna edo ekintzailetza areagotzeko eta, azken batean, tituluan eskuratutako jakintzak praktikan jartzeko, haien prestakuntza tutoretzapeko praktiken bidez osatze aldera.