Bekadunen adina: beka ematen den urteko urtarrilaren 1ean, 30 urte artekoa.
Gipuzkoan erroldatuta egotea (gutxienez urtebetez jarraian, 2015eko urtarrilaren 1ean).
2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan titulu bat lortu izana, UPV/EHUko hiru campusetatik edozeinetan. Baldintza honetan sartutako UPV/EHUren tituluak ezein espezialitate eta jakintza adarretakoak izan daitezke, baina UPV/EHUko tituludunak izango dira beti (graduondoko berezko tituluak, barne).
a. Kasu honetan, honako hauek sartzen dira: diploma, gradu, ingeniaritza, lizentzia, arkitektura eta graduondoko ikasketetako tituludunak, baita doktore tituludunak ere.
Atzerriko hizkuntza bat, gutxienez, menderatzea; ahal bada, ingelesa edo alemana.
Elkano bekaren aurreko edizioetako bekaduna ez izatea, eta, erabaki hau argitaratzen den unean, UPV/EHUk deitutako beka baten onuraduna ez izatea.