Ikuspegi orokorra
Gaur egun ikerkuntza-jarduera ugari egiten dira Sailean, gure Jakintza Arloa, Makinak eta Motor Termikoak alegia, zeharo anitza baita. Eremu asko biltzen dira bertan; besteak beste, termodinamika, termoteknia, makina termikoak, motor termikoak eta instalazio termikoak.
Saileko ikerketen helburua beti izaten da energia eraginkortasunerako hobekuntza-proposamenak helaraztea gizarteari, garapen iraunkorraren alde egitearren.
Ikerketa Lerroak
-
Energia Eraginkortasuna Eraikuntzan (ENEDI taldea):
- Beroaren eta hezetasunaren transmisioa itxieren bidez.
- Eraikuntzako material berrien ezaugarri termikoen karakterizazioa.
- Fase aldaketako materialak eraikuntzan.
- Eraikuntzarako elementuen entsailu termikoak baldintza klimatiko errealen eraginpean.
- Barruko airearen kalitatea eta aireztatzea.
- Bizitza Zikloaren azterketa eta jasangarritasuna.
-
Energia Eraginkortasuna Instalazioetan:
- Fase aldaketako materialen erabilpena.
-
Energia Eraginkortasuna Garraioan:
- Motor Termikoen aurreikuste-mantenua.
- Motor Termikoen errekuntza-prozesuaren ezaugarriak.
-
Energia Eraginkortasuna Industrian:
- Energia-sistemen poligenerazioa.
- Energia-iturri berriak industriara aplikatzea.
- Simulazioa CFG bidez, industria-prozesuak diseinatzeko eta hobetzeko.