Ikuspegi Orokorra
Informazio Orokorra
Makinak eta Motor Termikoak Sailak graduko tituluekin erlazionatuta ("plan zaharreko" 1. eta 2. zikloak) honako gai hauei buruzko irakasgaiak ematen ditu:
Termodinamika
Termodinamika: Tenperatura, presioa eta bolumena bezalako ezaugarrien aldakuntzek eragindako prozesuetan, sistema desberdinen energia eraldaketa eta elkartrukaketa aztertzen duen fisikaren arloa da.
Bero Transmisioa
Bero Transmisioa: Gradiente termiko baten ondorioz zenbait gorputz edo gorbutz beraren parte ezberdinen artean bero moduan ematen den energi elkartrukaketaren prozesua da. Beroa kondukzio, konbekzio edota erradiazioaren bidez transmititu daiteke.
Motor Termikoak
Motor Termikoak: Beroa (energi termikoa) lanan (energi mekanikoa) eraldatu eta periodikoki dabiltzan gailuen ikaskuntza da. Motor baten jariakinak xurgatutako energiak, ziklo bat deskribatzen duenean, zenbait pieza mekanikoen mugimendua eragiten du. Gehienetan motor termiko bat funtzionarazteko beharrezkoa den beroa, errekuntza baten ondorioz askatzen den energi kimikotik dator (nuklearra, eguzkia, etabar bezalako energietan ere izan dezake jatorria.
Energi Teknologia
Energi Teknologia: Energiaren sorketa eta banaketarako erabilitako tekniken multzoa da, gehienetan energi elektrikoa eta honen inguruan dauden elementu desberdinen diseinurako. Hozte makinetatik, zentral termoelektrikoetara doazen sistema desberdinak aztertzen dira arlo honen barnean.
Sailak Másters. desberdinen bidez graduondoko irakaskuntza eskaintzen du ere.