Ikerkuntza
Saileko ikerkuntza-jarduera honako arlo hauetan laburbiltzen da:
- Ingurumen Erradioaktibitatea
- Jariakinen jarioa neurtzea
Ikerketa-ildo horren barruan hornikuntza- eta saneamendu-sareen ikuskaritzak, kalkuluak eta analisiak sartzen dira, eta baita emarien neurketak ere, ur araztuetan eta hondakin-uretan.
- Erradiazioa materialetan barrena igarotzea
- Segurtasun Nuklearra
- Fusiorako materialen ezaugarriak
Hidrogenoko isotopoen (fusio nuklearreko erregaia) eta fusio teknologiaren azken materialen arteko elkarrekintza aztertzen da saiakuntzen bidez. Material horiek nazioartean garatzen ari dira gaur egun, eta beren ezaugarriak aztertzen ari dira. Eginkizun horretarako, Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika sailak dihardu gas-bilakaeraren 2 instalazio esperimentaletan: 1. "Iragazkortasuna" eta 2. "Absortzioa - Desortzioa". Modu osagarrian ikerketak egiten dira hidrogenoaren garraio-propietateek (saiakuntzen bidez lortutakoak) erregaiaren kudeaketan dituzten ondorioak eta eraginak aztertzeko, fusio-erreaktore prototipoen egiturak aintzat hartuz.
- Neurona-sareetan eta algoritmo genetikoetan oinarritutako estatistika-ereduak egitea ingurumen-aplikazioetarako
Neurona-sare ereduak erabilita, meteorologia-aldagaien etorkizuneko maila eta airearen, uraren eta lurraren kutsadura maila aurreikusteko ereduak egin daitezke. Prozesu horietan inplikatutako ondorioak guztiz ez-linealak dira, eta, horren ondorioz, fenomeno horiek jasotzeko eta deskribatzeko neurona-sareak eta gisa bereko teknikak erabili behar dira nahitaez. Halaber, inplikatutako fenomenoen ezaugarriak direla eta, "ad-hoc" ereduak sortu behar dira, erabilera orokorrerako erabili ohi diren ereduek ez baitute balio. Horretarako, ordea, estrategia egokiak zehaztu behar dira, neurona-sareen eta algoritmo genetikoen erabilera konbinatuz, soluziorik onena lortzeko.