Graduatu ondoko Ikasketak
Master ofizialak
Titulua: Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra
URL: http://www.ingenieriaenergeticasostenible.ehu.es
Master honen helburu nagusia da ingeniariei beharrezkoak diren jakintzak eskaintzea, energia sortzeko, hornitzeko eta kudeatzeko erronkei aurre egiteko gai izan daitezen, iraunkortasunaren ikuspegitik. Hartara, mundu industrializatuak lortutako ongizatea mantendu, eta, ahal den neurrian, zabaldu egingo da.
Horretarako, oinarrizko ikasgaien prestakuntza osatu nahi da, ikasgai espezifikoetan jakintza sortzeko beharrezkoak diren tresnak ikasleen esku jartzeko.
Ondoren, ikasgai espezifikoen azterketari ekingo zaio, proiektuak garatzeko aukera emango duten jakintza espezializatuak sortzeko xedearekin. Horrek inplikatzen du; alde batetik, teknologia-jakintzaren mugan egotea; eta bestetik, lan konplexu baten kontrola eskuratzea, lan bat non giza taldeek eta teknologia askotako jakintzek batera parte hartuko duten.
Doktoregoak
Titulua: Ingeniaritza Fisikoa
Ingeniaritza Fisikoko Programa gaur egungo teknologia-munduan etorkizun berritzaileak bilatzen dituzten profesionalen prestakuntzarako dago diseinatuta. Horri begira garatutako prestakuntza-programaren bidez, zientziaren eta teknologiaren arteko mugan, hau da, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren garapen-esparruan diharduten tituludunak prestatu nahi dira. Programaren sustatzaileek kalitatezko prestakuntza eskain dezaketen arloen multzoa aintzat hartuz, etorkizunean garapen nabarmena izan dezaketen horiek aukeratu dira, hala nola:
- Energia
- Ur-baliabideak
- Materialak
- Komunikazioaren eta Elektronikaren teknologiak
- Erradiazioen Zientzia eta Teknologia. Horien guztiak Fisika, Matematika eta Teknologia aurreratuak arloen bidez osatuta daude.