XSLaren edukia

Fluidoen Mekanika eta Hidraulika

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren konpetentzia orokorrak honako hauek dira:



G001 Herri-lanetako Ingeniari moduan lan egiteko gaitasun zientifiko-teknikoa eta aholkularitza, analisia, diseinua, kalkulua, proiektua, eraikuntza, mantenimendua, kontserbazioa eta kudeaketa funtzioen ezagutza.



G005 Errekurtso hidrauliko eta energetikoen mantenimendua eta kudeaketentzako gaitasuna.



G008 Lur-gaineko edo lur-azpiko ur-kaptazioak aztertu eta diseinatzeko gaitasuna.



Ikasgai honen gaitasun espezifikoak ondoren zehazten dira, graduko gaitasunekin erlazionatzen direlarik.



1. Ezagutu, ulertu eta aplikatu Fluidoen Mekanikako oinarrizko kontzeptuak, Ingeniaritza arloan sortutako situazioetan kontzeptu horiek antzemateko eta arazoak konpontzeko soluzioak interpretatuz (G001, G005 eta G008 konpetentziekin erlazionatuak).



2. Aplikatu metodologia zientifikoaren estrategiak Fluidoen Mekanikan: aztertu ariketa kualitatibo eta kuantitatiboki, hipotesiak planteatu eta emaitzak interpretatu (G001, G005 eta G008 konpetentziekin erlazionatuak).



3. Ariketa ebazteko erabili den prozesua azaldu Fluidoen Mekanikako kontzeptuak, prozedurak eta emaitzak erabiliz (G001, G005 eta G008 konpetentziekin erlazionatuak).



4. Jarrera arduratsua hartu, lanean ordenatua eta ikasteko prest, bere kabuz lana egiteko errekurtsoak garatuz (G001, G005 eta G008 konpetentziekin erlazionatuak).



Helburu didaktikoak honako hauek dira:



1. Instalazio hidraulikoaren oinarrizko elementuak identifikatu. Datu ezagunak eta unitateak aztertu.

2. Azaldu arazoa konpontzeko prozesu egokiena ezagututako datuetan oinarriturik.

3. Ariketa ebatzi jasotako ezagupenak aplikatuz.

4. Interpretatu emaitza jasotako ezagupenak aplikatuz.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikasgaiaren lehen zatia oinarrizko ezagupen batzuetan datza, fisikoak batez ere. Ondoren, estatikako gaiak hasten dira, pausaguneko fluidoen azterketa. Estatikako bloke hau presioen kalkuloa, murgildutako gorputzetan fluidoak egindako indarrak eta flotazioari buruzko ezagupenetan datza. Hurrengo bloke handia estatikaren dinamika eta fluxuaren ekuazioekin (Jarraitutasunaren ekuazioa, Energiaren ekuazioa eta Higidura kantitatearen ekuazioa) doa erlazionatua. Hurrengo gaia dimentsio analisia eta ereduen teoriarena da. Eta azkenengo blokean, kanpo fluxuen erresistentzia eta kondukzio itxietako karga galeren azterketa egiten da, ariete kolpearen fenomenoaren azterketa eta kondukzio irekietako fluxuaren azterketa gaiekin bukatuz.



Ikasgaiaren Programa:

1. gaia.- Fluidoen mekanikaren sarrera. aldez aurretiko kontzeptuak.

2. gaia.- Fluidoen propietate fisikoak. Definizioak.

3. gaia.- Fluidoen estatikaren lege orokorrak.

4. gaia.- Fluido konprimaezinen estatika eremu grabitatorioan. Hidrostatika.

5. gaia.- Fluidoen estatika beste indar - eremu batzutan. Oreka erlatiboa

6. gaia.- Fluido konprimagarrien estatika eremu grabitatorioan.

7. gaia.- Gainazaletan eragiten duten indarrak.

8. gaia.- Gorputz itxien gaineko indarrak.

9. gaia.- Fluidoen higiduraren oinarriak.

10. gaia.- Masaren kontserbazioaren teorema. Jarraitasunaren ekuazioa.

11. gaia.- Fluidoen dinamikaren funtsezko ekuazioak.

12. gaia.- Bernouilli-ren ekuazioa.

13. gaia.- Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak.

14. gaia.- Higidura - kantitatearen teorema.

15. gaia.- Higidura - kantitatearen teoremaren aplikazioak.

16. gaia.- Analisi dimentsionala eta eredu-teoria.

17. gaia.- Biskositatearen eragina fluxuetan.

18. gaia.- Hodi itxietako karga-galeren ikerketa.

19. gaia.- Hodi itxietan fluxu iraunkorra. Kondukzioen kalkulu praktikoa. Sareak.

20. gaia.- Erregimen aldakorra hodietan.

21. gaia.- Hodi irekietan (kanalak) fluxu iraunkorra.

22. gaia.-. Makina hidraulikoak. Funtsezko printzipioak. Turbomakinak.

23. gaia.- Turbina hidraulikoak. Zentral hidroelektrikoak

24. gaia.- Ponpa hidraulikoak.

25. gaia.- Ponpaketa - instalazioak.



Laborategiko praktiken programa:



1.- Fluidoen propietateei eta presioaren neurketari buruzko praktikak.

2.- Gorputzetan fluidoak egindako indarren kalkuluari buruzko praktikak.

4.- Bernoulliren aplikazio diferenteetan zehar egindako neurketei buruzko praktikak.

5.- Konduzkzio itxi eta irekietan emaria kalkulatzeari buruzko praktikak.

6.- Hodietako karga-galerak eta garrantzi txikiko galerei buruzko praktikak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia 6 kredituz osaturik dago, 4,5 kreditu teorikoak (teoria eta ariketak) eta 1,5 laborategiko kreditu praktikoak.



Irakasgaiak astean ordu t'erdiko bi klase ditu bigarren lauhilabetean, teoriari eta ariketei eskeiniak, bereizi gabe, hau da azaldutako teoriaren arabera ariketak planteatuko dira.



Ikasturtean zehar ikasle bakoitzak 15 ordu laborategiko praktikak egiten ditu 3 orduko 5 saiotan banaturik.



Praktikak bereiziki dozenteak dira eta beraien bidez ikaslea ondorengo arloetan formatu nahi da:



- Errepasatu, sakondu eta erabili klase teorikoetan aldez aurretik azaldutako kontzeptu teorikoak.



- Esperientzia eta praktika hartzea neurriak hartzen eta entsegu esperimentalak egiten.



- Taldeko lanean trebatzea, oso beharrezkoa izango baitu bere lanean ingeniari gisa.



- Txostenak egitea, oso inportantea ere bere lanerako etorkizunean.



- Software informatikoen erabilera



Laborategiko praktikak taldeka egingo dira, gehienez 5 ikaslez osaturikoak izanik. Klase teorikoetan praktika horietan beharrezko diren oinarrizko kontzeptuak azaldu ondoren egingo dira (ahal den heinean). Kurtsoan zehar talde bakoitzak 3 orduko 5 saio ditu gutxi gora behera, saio bakoitzean batazbesteko hiru praktika eginez. Laborategiko praktikatan ikasleei

zerrenda pasatzen zaie. Saio bakoitzean talde bakoitzak aldez aurretik zehazturiko kalkulu batzuk entregatu ditzazke laborategian hartutako datuak erabiliz. Bestetik ikasleek, taldeka ere, txostena egin dezakete, praktiken-gidan zehazturik dagoen bezalaxe, eta ezarritako epe batean entregatu.



Irakasgai hau ondo barneratu eta menperatzeko ikasleak lan jarraia, etengabea egin behar du kurtsoan zehar, kontzeptuak barneratu eta menperatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleak ebaluazio-mota bakarra du aukeran: ebaluazio finala. Honek ikasgai osoari buruzko proba idatzia baten forma izango du (nota finalaren %100), izan ohiko deialdian nola ezohikoan. Laborategiko praktikei buruzko galderak, ariketak eta teoria izan daitezke galdegai azterketa honetan. Ebaluazio finaleko azterketak, ohiko deialdian zein ezohikoan, eskolak jarritako data eta ordu ofizialetan egingo dira.



Froga finaletako edozeinetara, izan ohiko deialdia nola ezohikoan, aurkezten diren ikasle guztiek kalifikazioa izango dute. EZ AURKEZTUA kalifikazioa beraz froga horietara aurkezten ez diren ikasleei soilik dagokie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren apunteak
Abako liburua
Laborategiko praktiken gidoia
Ariketa bilduma
Azterketen koadernoa

Ebaluazio probetako materialen, baliabideen eta haien erabilerari dagokionez, ikasgai honetan liburuak, apunteak,telefonoak, ordenagailuak edo bestelako gailuak erabiltzea guztiz debekatuta dago TEORIA ZATIARI dagokionean, eta ariketa zatian, ikasleei aurrerapen nahikoarekin esandako materialak erabil daitezke soilik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1) AGÜERA SORIANO, José. "Mecánica de Fluidos incompresibles y Turbomáquinas Hidráulicas" Ed. Ciencias - 1992.

2) FOX R.W. y Mc. DONALD. A.T. "Introducción a la Mecánica de Fluidos". Ed. Mc. Graw-Hill-1989

3) ESCRIBÁ BONAFÉ, Domingo. "Hidráulica para ingenieros" Ed. Bellisco 1988.

4) GARCÍA TAPIA, Nicolás. "Ingeniería Fluidomecánica" Universidad de Valladolid - 2002.

5) KAY, Melvyng. "Practical hydraulics" Ed.Taylor and Francis

Gehiago sakontzeko bibliografia

6) CARLIER, M. " Hydraulique genérale et appliquée" Ed. Eyrolles. Paris 1980 (importador Diaz de Santos, Madrid).
7) FRANZINI J.B. y FINNEMORE E.J. " Mecánica de Fluidos con aplicaciones en Ingeniería" Ed. Mc. Graw-Hill 1999.
8) FRENCH, Richard H. " Hidráulica de canales abiertos". Ed. Mc. Graw-Hill 1993.
9) NOVAK, A.I.B. Y otros. " Estructuras Hidráulicas". Ed. Mc. Graw-Hill 2001.
10) SOTELO ÁVILA, Gilberto. " Hidráulica General - Volumen I Fundamentos". Ed. Limusa 1995.
11) STREETER V.L. WYLIE E.B. "Mecánica de los fluidos". Ed. Mc. Graw-Hill, 1979.

Aldizkariak

Ingeniería del agua
Tecnología del agua

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBERRO EGUILEGOR, GORKA
  • GARMENDIA ANTIN, MADDI
  • MADRAZO URIBEETXEBARRIA, ENEKO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-16:00

18:00-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:30-17:30

4-4

14:30-17:30

7-7

14:30-17:30

10-10

14:30-17:30

13-13

14:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:30

14:30-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

14:30-17:30

5-5

14:30-17:30

8-8

14:30-17:30

11-11

14:30-17:30

14-14

14:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

14:30-17:30

6-6

14:30-17:30

9-9

14:30-17:30

12-12

14:30-17:30

15-15

14:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO FLUIDOMECáNICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA