XSLaren edukia

Ur Horniketa eta Saneamendua

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.57.5
Ordenagailuko p.1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

G001: Herri-lanetako Ingeniari moduan lan egiteko gaitasun zientifiko-teknikoa eta aholkularitza, analisia, diseinua, kalkulua, proiektua, eraikuntza, mantentzea, kontserbazioa eta kudeaketa funtzioen ezagutza.

G005: Errekurtso hidrauliko eta energetikoen mantentze eta kudeaketentzako gaitasuna.

G008: Lur-gaineko edo lur-azpiko ur-kaptazioak aztertu eta diseinatzeko gaitasuna.



Irakasgaiaren helburua:

Ur-hornidura eta saneamenduko sistemak ezagutu eta ulertzea. Baita sistema hauek nola dimentsionatu, eraiki eta mantendu ere.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Teoriako programa:



1 Gaia. Uraren erabilera integrala



Ur-kontsumoa. Eskari-motak. Ur-dotazioa. Uraren ziklo integralaren ikuspen orokorra: ura hartzea- kondukzioak, energia lortzeko erak, EUA araztegiak, eguneko erregulazioa, saneamendua, ur zikinen kanpoko saneamendua, UZTA araztegiak.



2 Gaia. Hodieriak



Materialen aukeraketa, babesa, material garrantzizkoenak, hodietako esfortzuak (Barlow-en formula, ariete-kolpea), hodietako probak, arautegia.



3 Gaia. Pieza bereziak eta balbulak



Balbula-motak, karakterizazio hidraulikoa, balbuletan kabitazioa, erregulazio-balbulak, kontrol automatikoko balbulak (PMB, PSB, EMB) babes-balbulak (bentosak).



4 Gaia. Adukzioak



Adukzio-motak, diseinua, grabitate-adukzioak, ponpaketa-adukzioak, adukziotan airearen presentzia. Kondukzioetan karga-galeren kalkulua. Ponpa hidraulikoak. Ponpaketa-instalazio baten funtzionamendua. Geruza libreko adukzioak. Ubideen diseinua. Hidraulikoki sekzio hoberenak.



5 Gaia. Ur-banaketa sareak



Sare-motak, elementuak, sare bateko balantze hidrikoa, emarien kalkulua, kalkulurako parametroak.



6 Gaia. Banaketa-sareen diseinua eta kalkulua



Sistema adarkatuak eta saretuak. EPANET programa.



7 Gaia. Edateko ura tratatzeko estazioak edo araztegiak



Ura biltzeko metodoak (azalekoak eta lurpekoak). Biltegiratzea. Uraren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak, ura tratatzeko metodo fisikoak, (harea kentzea, sedimentazioa, filtrazioa). Metodo kimikoak (koagulazioa eta flokulazioa). Metodo biologikoak (sistema aerobiko eta anaerobikoak).



8 Gaia. Saneamendu-sareak. Tipologiak. Elementuak.



Sare unitarioak eta separatiboak, Ekaitz-tankeak, arketak, hodiak, eta abar.



9 Gaia. Saneamendu-sareen diseinua eta kalkulua



Estolderia-sareen diseinua. SWMM programa.



10 Gaia. Ur zikinak tratatzeko estazioak edo araztegiak



Prozesu fisikoak (arbastatzea, dilazerazioa eta koipeak kentzea), fisiko-kimikoak (dekantazioa), biologikoak eta lohiak kentzeko prozesuak.



Laborategiko praktiken programa:



1) Hodiak, balbulak eta ponpa hidraulikoak aztertu.

2) EPANET programaren aurkezpena (EUTE)

3) SWMM programaren aurkezpena(SANEAMENDUA)

4) Turboponpa baten kurba errealak lortzea biraketa abiadura ezberdinetan.

5) Banaketa-sareen diseinua EPANET programaren bidez

6) Saneamendu-sareen diseinua SWMM programaren bidez

MetodologiaToggle Navigation

Proposaturiko metodologia Enpresarekin Lankidetza Proiektua da. Oinarrian proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza da (Project Based Learning-PBL), enpresaren parte hartzea handia delarik.



Lantegiko saioak klase magistralekin tartekatuko dira. Klase magistraletan oinarri teoriko-praktikoak azalduko dira eta lantegietan ikasleak praktikan jarriko ditu bere proiektuan gauzatuz, ezagutzaz jabetuz, beti irakaslearen begipean.



Inoiz saio berean klase magistrala eta lantegia egin daitezke.



Ahal bada ikasleek 3-ko taldeetan egingo dute lan beren proiektuan.



Proiektua lauhilabetean zehar garatuko dute eta zenbait lan egingo dituzte, amankomunak talde guztientzat baina baldintza zehatzak jarriz talde bakoitzari.



Lauhilabetean zehar ondorengo ekintzak egingo dira:



- Irakasgaiko zenbait gairen azalpenak.

- Talde-lana eta talde-tutoretza.

- Ikasleei agindutako lanen aurkezpenak eta eskatutako zenbait gairen aurkezpenak.

- Informatika-gelan eginiko ekintzak (Epanet eta SWMM programak)

- Laborategiko saioak.

- Minimoa eskatzen den azterketak, ikaslea bere ikaskuntz mailaz jabe dadin. Irakaslea ere jabetzen da ikasleak dituen hutsegitez eta bideratzen du ikaslea.

- Adituen hitzaldiak, Landa-bisitak.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa ebaluazio jarraian ondorengo nota partzialen batez besteko ponderatua izango da: eginiko proiektua (%55), proiektuaren memoria eta defentsa finala (%20) eta minimoetako azterketak (%25).













Proiektuaren ebaluazioan (talde-lana) kontutan izango dira agindutako lanen entregak eta eginiko ekintza osagarriak. Ikaslearen banakako ebaluazioa minimoetako azterketen bidez eta ahozko aurkezpenetan eginiko galderen bidez egingo da, irakasleak taldeko edonori edozer galde diezaioke.



Lauhilabetan zehar egin beharreko lanen errubrikak (posterra, ahozko aurkezpena, memoria,..) lehen klase egunean zehaztuko dira.



Lauhilabetean zehar minimoetako azterketak egingo dira, ikasle bakoitzaren ezagutza teknikoak ebaluatzeko. Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da minimoetako azterketa guztiak gainditzea gutxineko 7ko notarekin. Lauhilabetean zehar gainditzen ez diren minimoetako azterketak Urtarrileko ohiko deialdian gaindi daitezke.





Ebaluazio finala: laborategiko galderak, galdera teorikoak eta ariketek osatuko dute. Azterketa finala, bai ohiko bai ez ohiko deialdian, eskolak jarritako egutegi eta ordutegian egindo da.



Ohiko deialdian, defektuz, ebaluazioa jarraia izango da. Ez ohikoan, aldiz, ebaluazioa finala izango da. Ikasleak ohiko deialdian ebaluazio finala eska dezake ondorengo arauaren arabera:



Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 8. artikuluak honela dio: "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. UR-HORNIDURA ETA SANEAMENDUA irakasgaian arauak dioen epea mantentzen da. Ondorioz GEHIENEZ BEDERATZI ASTETAKO epea du ikasleak ebaluazio jarraiari uko egiteko, lauhilabetea hasten denetik.



"Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia"-ren Deialdiari uko egiteari buruzko 12. Artikulua aldatu da. Zehazki, bere bigarren atala jarraian azaltzen den bezala geratu da:



2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.











Bestalde, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko Protokoloa" ezagutzera eman du. Protokoloak, besteak beste, bere hirugarren artikuluan, Jokabide makur edo iruzurrezkoak eragozteko neurriak jorratzen ditu. Horien barruan, 3. atalak honela dio:



3. Material, tresna eta baliabideen erabilerari buruzko informazioa

Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpoko.



Ebaluazio-proba guztiak berdinak izango dira irakasgaiko talde guztietan.



Konfinamenduan egongo bagina ebaluazioa on-line egingo da. Egingo da: lanen entregak, galdetegiak eta azterketak eGela plataformaren bidez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiko gaien aurkezpenak (ppt)
Laborategiko praktiken gidoiak
Ariketa-bilduma

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1)Infraestructuras Hidráulico-sanitarias (Universidad de Alicante) ( 3 ale)

2)Ingeniería hidráulica aplicada a los sistemas de de agua (UPV de Valencia) (2 ale)

3)Abastecimiento de agua y alcantarillado (Steel and McGhee)

Gehiago sakontzeko bibliografia

1) Manual de Sistemas de distribución de Agua (Larry Mays)
2) Modeling, Analysis and Design of water Distribution Systems (Lee Cesario, AWWA)
3) Cálculo de caudales en las redes de saneamiento (Fernando Catalá)

Lankidetza ingeniaritza bibliografia espezializatua:
- Salvador Villà, I., Realp Campalans, E., Basteiro Bartolí, L. Oliete Josa, S. y Pérez-Foguet, A. (2005) Abastecimiento de agua y saneamiento. Tecnología para el desarrollo humano y acceso a los servicios básicos. Associació Catalana d’Enginyeria Sense Fronteres. ISBN: 84-689-1937-3. Disponible online en la dirección: https://upcommons.upc.edu/bitstream/handle/2117/25169/M9_Abastecimiento%20de%20agua%20y%20saneamiento.pdf?sequence=10&isAllowed=y

Aldizkariak

1) Tecnología del agua
2) Ingeniería del Agua
3) Water 21 Magazine of the International Water Association

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBERRO EGUILEGOR, GORKA
  • ESNAOLA ALDANONDO, GANIX
  • PELLEJERO SALABERRIA, IDOYA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 5.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

10:30-13:30

8-8

10:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

10:30-13:30

12-12

10:30-13:30

15-15

10:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eAULA 2.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

10:30-13:30

7-7

10:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

10:30-13:30

12-12

10:30-13:30

15-15

10:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA