Sistema energetikoak eraikuntzan
Aurkezpena
Azten urteetan zehar ENEDI taldeak etxebizitza-inguratzailearen portaera termiko eta higrotermikoari buruzko ikerkuntzak garatu ditu. Ikerkuntzarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Arlo Termikoaren garapenerako sinatutako hitzarmenaren ondorioz, ENEDIK eraikuntza material eta elementuen portaera termikoari buruzko saiakuntza ugari burutu ditu enpresentzako, araudiak ezarritako prozedurak jarraitu direlarik.
Ez dago zalantzarik energia kontsumoa murriztu ahal izateko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko eraikinetan, hauen instalazio termikoak kontuan hartu behar direla. Hori dela eta, 2010. urtean EnediSYST sortzea erabaki zen.
EnediSYST-en helburu nagusiak eraikinen girotze-sistema aktiboen diseinu, simulazio eta balioztatze esperimentalean oinarritzen dira. Era guztietako berokuntza, ur bero eta hozterako energia termiko-horniketarako sistemak aztertzen dira: galdarak, bero ponpak, eguzki energia termikorako sistemak, mikro-kosorkuntza, xurgatze makinak, etab.
EnediSYST-en jarduera nagusia ekoizpen energetikorako sistemen karakterizazio esperimentalean eta hauen simulazio-ereduen garapenean datza, ondoren operazio estrategia aurreratuak garatu ahal izateko.
Ekipamendua
- Instalazio modernoa eta pilotua da non ekoizpen termikoko teknologia desberdinak, bai banaka bai batera, lan-egoera errealen azpian entsea daitezkeen. Saiakuntza-instalazio honek operazio-estrategia desberdinetan jarduten duteneko ekipamenduen funtzionamendu-datuak jasotzeko aukera ematen digu
Ikerketa Jarduerak
EnediSYST-en ikerketa lerro nagusienak ondoko hauek dira:
- Egoera egonkorrean zein dinamikoan egindako entsegu esperimentalen bidezko ekoizpen termikorako ekipoen karakterizazioa.
- Eredu indibudual eta integralen garapena etxebizitzetan zein tertziario txikian erabilitako instalazio termikoaen simulazioak egiteko.
- Ekoizpen termikorako instalazioen diseinu hobezina.
- Instalazioen funtzionamendu-optimizaziorako estrategia eraginkorren eta kontrol-estrategien garapena kontrol-teknika aurreratuen bitartez.
- Bizitegi-sektoreko mikro-kosorkuntza unitateen operazio eta integrazioaren analisi esperimentala.
- Termoekonomia-ren aplikazioa ekoizpen termikoko ekipamenduen dimentsionamendu eta operazioan eta bere funtzionamendu integratuan
- Energia termikoko, ur berotako zein PCM-tan oinarritako, metatze-sistemen dimentsionamendu hobezina.