Claudia Torralba
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa-Bizkaia
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Euskal Herriko Unibertsitateko lan-kontratudun aldi baterako irakaslea eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programako doktoregaia da. Gaur egun, Komunikazio Profesionala Euskaraz irakasgaia ematen du Zuzenbideko, Medikuntzako eta Erizaintzako graduetan. Aurretik, irakasle elkartu gisa aritu zen (2019-2021) Letren Fakultatean. UPV/EHUn Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua (2017) egin eta gero, bi master egin zituen: Interpretazioko Zientzien Masterra (2018) Heriot-Watt unibertsitatean eta Terminologiako Masterra (2022) Pompeu Fabra Unibertsitatean. Doktoregai gisa, hiru hilabeteko egonaldia egin du Baionako IKER zentroan (2022).
Bere ikerketa estuki lotuta dago interpretazioarekin, eta bereziki, aldi bereko interpretazioa testuarekin izeneko modalitatearekin. Une honetan, interakzionismo soziodiskurtsiboaren ikuspegitik lantzen ari da doktore-tesiaren esparruan, baina beste ertz batzuetatik ere heldu dio gaiari. Interes berezia du euskarak hizkuntza gutxitu gisa itzulpenaren eta interpretazioaren arloan dituen ezaugarri bereizgarriekiko.