Ainhoa Leyaristi Oñederra

Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
E-maila: ainhoa.leyaristi@ehu.eus
https://orcid.org/0009-0003-0754-8239
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktoregaia da Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programan. Ingeles Ikasketetan (UPV/EHU) graduatu zen Euskal Ikasketetako aipamenarekin 2022. urtean eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala masterra (UPV/EHU) bukatu zuen 2023an. Bere Master Amaierako Lanak Euskaltzaindiaren Mintzola 2023 saria jaso zuen.
Ikergai nagusia Hizkuntza-Garapeneko Nahasmendua (gaztelaniaz TDL edo TEL) deritzon hizkuntza arazoa du eta, bereziki, honakoa euskara-gaztelania elebidun diren haur zein gaztetxoetan aztertzen du. Gai honi lotuta, zenbait ikastarotan hizlari bezala aritu izan da eta kongresuetan ere hartu du parte.