Presentación

EKONOMIA POLITIKOAREN KRITIKA

Lehenengo argitaratze data: 2017/07/17

Nazioarteko Kongresua Karl Marxen jaiotzaren 200. urteurrenean

Bilbon, 2018ko martxoaren 1etik 3ra

 

INFORMAZIO GUZTIA WEBGUNE HONETAN: www.epk2018bilbao.com


Ekonomia politikoaren kritika ez dago hilda. Gizartearen eta historiaren zientzia den heinean, kapitalismoaren hedapenaren baitan mundu mailan ezartzen diren harremanak aztertzen ditu. Boterearen kritika gisa, kapitalaren metaketa, bere dinamikak eta krisiak aztertzen ditu, Karl Marxen esanetan, "burgesen buru gainera inoiz bota den misilik handiena" izateko helburuarekin. Asmo hori eztabaidagarria izan badaiteke ere, praktika eta antolakuntza politikorako duen potentzialtasuna oraindik ikerketa esparru da guretzat.

Karl Marxen obrak (1818-1883) erantzun zientifiko eta kritikoa eman nahi die gure garaiko auziei, baina zabalik uzten du gizarte burgesaren etorkizunari dagokion galdera.  Bere jaiotzaren berrehungarren urteurrenean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Politika eta Administrazio Zientzietako Sailak, Parte Hartuz Ikerketa Taldearen eta Betiko Fundazioaren kolaborazioarekin, Marxen pentsamenduari eskainitako nazioarteko kongresua antolatuko du. Kongresuaren helburua Marxen pentsamenduaren harrera tradizioak zein Marxen iraultzaren teoriak izandako eraginaren ikaskuntza eta eztabaida izango da.

 

Izen-ematea

Izena emateko epea datorren astelehenean, hilak 12, irekiko da, ekitaldiaren informazioa jasoko duen webgunean:

www.epk2018bilbao.com