Ikasketen ziurtagiri pertsonalaren eskaera - Ikasturte akademikoaren kalifikazioaren egiaztagiria (Vitoria-Gasteiz)
Ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria
Prozedura
Ikasleak fakultateko idazkaritzan eska dezake ikasturtea amaitzean, NAN aurkeztuta, ikasturte horretako kalifikazioen doaneko ziurtagiria, soilik informaziorako balio duena.
Ikaslearen ziurtagiri akademikoa
Prozedura
- Ikastegiko idazkaritzan eskatu behar da.
- Dagozkion tasak ordaindu behar dira (idazkaritzan emandako abonu-agiriaren bidez).
- Interesdunak eskatu ezin duenean, izapidea egiten duen pertsonak eskatzailearen NANren fotokopia eta interesadunak sinatutako baimena aurkeztu behar ditu.
Eskaera GAUR aplikazioaren bidez
- Ziurtagiri akademikoa GAUR aplikazioaren bitartez ere eska daiteke "espedienteak" atalean. Kasu horretan bi modu daude ordainketa egiteko: abonu-agiria inprimatu edo online ordaindu banku-erakundeetako "ordainketa-pasabidea" erabilita.
- Gainera, ziurtagiria fakultateko idazkaritzan jasotzea edo eskabidean agertzen den helbide elektronikoa bidaltzea aukertau ahal izango da.