Ikasketa amaierako ezohiko deialdia (Vitoria-Gasteiz)
Prozedura
Idazkaritzaren web-orrian agertzen den eskabidea beteta egingo da, ezarritako epeetan beti ere.
Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, 10 eguneko epea izango da horiek ebazteko. Erabakia webgunean argitaratu eta helbide elektronikoz jakinaraziko da.
Eskakizunak
- Matrikulatuta egotea ikasketak amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan (Gradu Amaierako Lana aukerakoa da).
- Matrikula gehienez 30 kreditukoa izango da, Gradu Amaierako Lana sartu gabe.
- Ikasle batek ikasketa amaierako aparteko deialdia eskatzen badu, gainditzeke dituen irakasgai guztietarako egin beharko du eskaria (GRALerako aparteko deialdia eskatzea aukerakoa da).
- Bigarren lauhilekoko irakasgaien kasuan eskatu ahal da deialdia aurreratzeko (lehenengo lauhilekokoak lehenengo lauhilekoko ohiko deialdiari dagozkion datetan egingo dira).
- Irakasgaiak ezin izango dira lehenengo matrikulan egon, Gradu Amaierako Lana salbuespena izanik.
- Ikasketa amaierako aparteko deialdia eskatu eta gainditzen ez duten ikasleentzat, hurrengo deialdia uztaileko ezohiko deialdia izango da. Salbuespena Gradu Amaierako Lana da; izan ere, kasu horretan uztaileko ohiko deialdia edo urriko ezohiko deialdia aukeratu ahal izango du ikasleak.