Vitoria-Gasteiz-Heziketa osagarria CETIC

Heziketa osagarria CETIC

Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleek CETIC-ek eskainitako onlineko prestakuntza ekintzak egiteko prozedura

 

CETICen eta UPV/EHUren arteko lankidetza akordioaren arabera (Arabako Campuseko errektoreordearen 2020ko irailaren 30eko Ebazpena), Gasteizko Udaleko Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegiaren enplegurako prestakuntza ikastaroetan parte hartzeak aukera emango die graduko ikasleei kredituak lortzeko.

 

Esparru honetan, Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eta CETICek honako prozedura hau ezarri dute fakultate horretako ikasleek CETICek programatutako onlineko prestakuntza egiteko:

1.- CETICen ikastaroak aukeratzea. UPV/EHUk (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea) CETICek eskainitako onlineko ikastaroak aukeratuko ditu –ikastarook egiteak hautazko kredituak lortzeko aukera emango du–. Aukeraketa hori aldizka eguneratuko da. Egun, hemen dago eskuragarri onlineko prestakuntza eskaintza hori: Jaitsi eskaintza 

2.- Ikasleei jakinaraztea, eta adieraztea, batetik, prestakuntzaren bat egin nahi duenak CETICen izena eman behar duela eta, bestetik, lankidetza akordioari esker, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak egindako onlineko prestakuntzaren aukeraketan dauden ikastaro guztiak doakoak izango direla ikasleentzat. Nolanahi ere, horretarako, CETICen adierazi behar dute Gasteizko fakultate horretako ikasleak direla izena ematen duten unean.

3.- UPV/EHUko ikasle izatearen justifikazioa. Ikastaroren batean matrikulatu nahi duen ikasleak indarrean dagoen matrikularen frogagiria aurkeztu beharko du CETICean (Gaur erakundetik lor dezake). matrikularen zenbatekoaren % 100eko hobaria aplikatzeko.

Nahi beste ikastarori aplikatuko zaio hobaria, betiere ikastarook Ekonomia eta Enpresa Fakultateak onartutako prestakuntza zerrendan badaude eta ikasleok matrikulatuta badaude izena emateko unean.

4.- Matrikula ordaintzea eta ikastaroa hastea. Onartutako ikasleek, ikastaroa hasteko, matrikularen % 50 ordaindu beharko dute.

5.- Ikastaroa egitea eta azken ebaluazioa. Ikasleek, ikastaroa egiteko, hilabete izango dute 20 ordu bakoitzeko. Kausa justifikatuak tarteko, denbora gehiago har dezakete.

Ikastaroa gainditu eta dagokion gaitasun diploma lortu ondoren, ikasleek ordaindutako % 50 hori berreskuratzea eskatu ahalko dute, bai zuzenean CETICen, bai Gasteizko Udalaren webguneko “Matrikula itzultzea” dokumentuaren bitartez; horrela, ikastaroa doakoa izango da.

6.- Gaitasun diploma lortuta –prestakuntza orduak agertuko dira–, ikasleek dokumentazio hori aurkeztu ahal izango dute hautazko kredituak aitortzea eskatzeko froga gisa (25 ordu ECTS kreditu bakoitzeko).

Ohar gehigarria: Ikasle batek aurrez aurreko prestakuntza bat egin nahi badu, horren berri eman beharko dio CETICi (eta, horrez gain, UPV/EHUko ikaslea dela adierazi beharko du), eta CETICek, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin koordinatuta, banan-banan baloratuko du prestakuntza hori egin daitekeen eta zein baldintzatan egin daitekeen.

 

Harremanetarako pertsonak:

GASTEIZKO UDALA:

jrfuertes@vitoria-gasteiz.org            Prestakuntzaren Burutza: José Ramón Fuertes

CETIC:

igalan@vitoria-gasteiz.org       CETICen eta UPV/EHUren arteko akordioa kudeatzeko teknikaria:  Isabel Galán

liglesias@vitoria-gasteiz.org     Onlineko plataformaren kudeaketa teknikariak.:  Laureano Iglesias

riturritxa@vitoria-gasteiz.org    Administrari Laguntzaile CETIC:  Roberto Iturricha

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA UPV/EHU:

arantza.beitia@ehu.eus           Kalitate eta praktiken Dekanordea: Arantza Beitia

 javier.forcada@ehu.eus           Koordinatzaile-Dekanordea:  Javier Forcada

 

Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatetatik prestakuntza aukera hau ahalik eta gehien aprobetxatzera animatzen zaituztegu.