Vitoria-Gasteiz-Gradu Tituluaren eskaera - Tituluaren Gehigarri Europarra (TGE)

Graduko Tituluaren eskaera eta ematea (Vitoria-Gasteiz)

Graduko titulua lortzeko ezinbesteko baldintza

 

Unibertsitateko Titulua

Unibertsitateko titulua unibertsitateak graduko, masterreko edo doktoregoko unibertsitate ikasketa ofizialak edo unibertsitateko berezko ikasketak egin eta gainditu dituen pertsonari ematen dion dokumentua da.

Tituluaren eskaera egin daiteke:

  1. On-line (GAURen bidez)
  2. Presentziala Fakultateko idazkaritzan (NAN eguneratua aurkeztuz)

Titulua eskuragarri dagoenean interesdunak jakinarazpen bat jasotzen du, unibertsitateko titulua ikasketak egin dituen ikastegiko idazkaritzan

Tituluaren ematea

  1. Titulua ematea pertsonala eta besterenezina da.
  2. Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Araba) idazkaritzan jasoko da, NANa aurkeztu ondoren
  3. Joaterik ez badu, beste pertsona bati baimena eman ahal izango dio bere izenean jasotzeko. Baimendutako pertsonak titulua jaso ahal izango du, jatorrizko NAN/pasaportearekin batera honako agiri hauek aurkeztuz:
    • Baimen-inprimakia, baimena ematen duenak zein baimendunak beteta eta sinatuta.
    • Baimena ematen duen pertsonaren eta baimendutako pertsonaren NANaren/pasaportearen kopia.
  4. Hala ere, titulua emateko lekua aldatzeko eskabidean agertzen diren lekuetako batera lekualdatzeko eskatu ahal izango dute ikasleek.

Izapide hori egiteko bi hilabetetik sei hilabetera behar izaten dira, eskaera egin eta ordaindu beharreko tasak ordaintzen direnetik tituludunak ikastegiko idazkaritzan titulua jaso dezakeenera arte.