Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak Masterra
Gaur egungo gizarte konplexuan oinarrizko eskubideak kezka nagusietako bat dira: batetik, urratuak izaten direlako eremu askotan; eta, bestetik, urratuko eskubide horiek lehengoratu egin behar direlako. Hori guztia argi geratzen da bai nazio mailan bai nazioartekoan, eta politika publikoen alderdi oso desberdinetan du eragina. Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak masterrak erantzuna eman nahi dio giza eskubideen arloan prestakuntza sakona izateko eskaerari, jardun profesionalerako prestakuntza lortzeko horrela. Masterraren helburua da ikertzea oinarrizko eskubideak sustatu eta betetzera zuzendutako gaiak, kontuan hartuta eskubide horien tutoretza judizialerako dauden baliabideak. Horretarako, honako hauek aztertuko dira: administrazioetako zerbitzu publikoen erregimen juridikoa oinarrizko eskubideak bete ahal izateko; botere publikoen gizarte politikak; eta nazioarteko esparruan, Europakoan zein barrukoan tutoretza judizialerako garatu diren baliabide zehatzak. Gainera, teknologia berrien gorakadak oinarrizko eskubideetan izan duen eragina landuko da, besteak beste intimitaterako eskubidean duen eragina, bizilekuaren bortxaezintasunean, eta komunikazioen sekreturako eskubidean. Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak masterra urtebetekoa da, baina bi ikasturtetan egiteko aukera eskaintzen da, lanean ari diren pertsonei erraztasunak emate aldera. Europako hainbat unibertsitatetako irakasleek hartzen dute parte, gaian adituak direnak. Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Centro Universitàrio Ritter Dos Reis (UNIRITTER) (Brasil) unibertsitatearekin eta doktorego programetarako sarbidea ematen du.
Informazio orokorra
Masterrean erabilitako metodologiaren bidez, giza eskubideen azterketa teorikoa egin nahi da, eta arlo horretan diharduten epaitegien jurisprudentziaren analisi praktikoa. Metodologia horren oinarrian, giza eskubideei lotutako politikak egiteko partaidetzazko ekimena dago. Masterrak irakaskuntza metodologia hau erabiltzen du: 1) Oinarrizko eskubideei buruzko funtsezko kategoria juridikoen edukiaren azalpen idatzia.2) Giza eskubideak eta horien inguruan garatutako jurisprudentzia aztertzeko mintegiak. 3) Kategorien kasu praktikoak eta sintesia, eta giza eskubideen arloan eginiko azterketak. 4) Teknikak eta aztertutako kasuak aplikatzea arazo berrietan. 5) Masterra egin bitartean, banakako eta, hala badagokio, taldeko jarduerak egitea.
Master Amaierako Lana (MAL)
Arduraduna
Izena: Jose Ignacio Cubero Marcos |
Emaila: joseignacio.cubero@ehu.eus |
Kontaktua
Izena | Telefonoak | Email helbidea |
Master Bulegoa | 946 013 703 / 946 017 082 / 946 017 113 | oficina-master.fee@ehu.eus |