Matrikula aldatzea edo baliogabetzea
Matrikula aldatzea
Prozedura
Automatrikula egiteko unean ikasleak behin betiko kalifikaziorik ez badu, matrikula aldatzeko eskatu ahal izango du ezarritako epeetan, eta fakultateko idazkaritzan entregatu beharko du dagokion eskari orria.
Irakasgai/talde bakoitzean eskainitako plaza kopurua bete ez bada soilik emango da alta irakasgai berrietan.
Matrikula baliogabetzea
Prozedura
Ikasleek matrikula baliogabetu ahal izango dute urte bakoitzeko abenduaren 31ra arte. Horretarako, dekanoari zuzendutako eskari orokorra entregatu beharko dute fakultateko idazkaritzan, behar bezala beteta.
Nahiz eta ikasleek legezko epean eta eran eskatu matrikula baliogabetzea, ez zaie inolaz ere itzuliko ordaindutako dirua, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzekoak, ezarritakoarekin bat.