Borondatezko praktiken informazio orokorra
BALDINTZAK ETA IRAUPENA
Graduko ikasketak egiten ari diren ikasleek aukera dute borondatezko praktikak enpresetan egin ahal izateko, betiere titulazioaren kredituen %50a gaindituta badute (120 kreditu).
Ikasleak praktika hauetan egin ahal duen ordu kopuru gehiengoa titulazioko 900 ordutakoa da. Irakaskuntza duen ikasleak 4 edo 5 ordu/eguneko praktikak egin ahal izango ditu ikasturte akademikoan, eta 8 ordu/eguneko klaserik ez dagoen epean (ekainean, uztailean eta abuztuan). 210 kreditu gaindituta dituzten ikasleek, aldiz, praktikak lanaldi osoan egin ditzakete.
Borondatezko praktikak egitean, HAUTAZKO KREDITUAK ONARTZEKO aukera dago. Kreditu bakoitzak 25 praktika-orduko balioa izango du. Hona hemen baliokidetasuna:
- 150 ordu (gutxiengoa): 6 ECTS
- 300 ordu: 12 ECTS
- 450 ordu (gehiengoa): 18 ECTS
- 450 ordu baino gehiago eta 900 ordu arte egindakoek: ez dituzte hautazko kredituak onartuko.
GRADU BIKOITZA: EAZG + ZUZENBIDEA
Gradu bikoitzeko ikasleen kasuan, EAZ Graduko borondatezko praktikak egiteko aukera dago 195 kreditu gaindituta dituztenean.
Praktika ordu hauengatik ezin izango da hautazko krediturik onartu, bere ikasketa-planean ez dagoelako horrelako krediturik.
PROZEDURA
1.- GAURen altan eman borondatezko praktiken atalean
Baldintza akademikoak betetzen badira (120 kreditu gaindituta), ikaslea GAURen sartu ahalko da Borondatezko Praktiken profilean, eta, curriculuma betetakoan, enpresen eskaintzak ikusi ahalko ditu.
- GAURen sarbidea (http://gestion.ehu.es/gaur)
- Eskuliburuak: Kontsultatu Ikaslearen Eskuliburua.
Ikasleak GAURen betetzen duen Curriculum Vitae-a praktiketan izena ematen duten enpresek eskura izango dute gero. Hori dela eta, garrantzitsua da ikasleek beren merezimendu guztiak eguneratuta izatea.
EHUko ikasle zareten heinean, praktikekin zerikusia duten kudeaketa guztietarako kontsultatu behar duzuen helbide elektronikoa UPV/EHUko ikasle gisa duzuena da (xx@ikasle.ehu.eus). Garrantzitsua da posta elektroniko hau kontsultatzea, batez ere ikaslea hautapen prozesuan badago edo praktika bat esleituta badu. Bestalde, tutore-akademikoak (irakasleak) egiten duen praktikaren jarraipena posta honen bidez egiten da (xx@ikasle.ehu.eus).
2.- Praktiken eskaintza
Eskaintza libreko praktikak
Fakultateko Praktiken datu basean izena emanda duten enpresek baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasle guztiek ikus ditzaketen praktikak eskaintzen dituzte eta, ondorioz, eskainitako praktiketara apuntatu ahal zarete. Hau da prozesua:
1.- Enpresa batek praktika-eskaintza bat argitaratzen duenean, GAURen ikusi ahal izango duzue eta zazpi egun izango dituzue izena emateko (astelehenetik igandera, astero). Astero, astelehen- astearte bitartean, argitaratzen dira eskaintza berriak eta aste horretan zehar daude ikusgai.
2.- Enpresak 15 egun ditu hautaketa-prozesua egiteko. Ikasleen CVak ikusten ditu batez besteko noten arabera ordenatuta.
3.- Enpresak ikasle batzuk hautatzen dituenean, beraiekin jarriko da harremanetan hautapen froga gehiago egiteko (normalean, elkarrizketa bat izaten da). Horrek esan nahi du ikasle batzuen artean aurrehautatua izan zarela, baina ez praktika esleitu zaizula.
4.- Enpresak ikasle bati praktika hautatu eta esleitzen dionean, aplikazio informatikoak (GAUR/praktiges) mezu elektroniko bat bidaltzen die hautaketa-prozesuan parte hartu duten ikasle guztiei, praktika esleitu zaien ala ez jakinarazteko.
Praktika adostuak
Ikaslea enpresa batekin harremanetan jartzeko aukera ere badago, praktika "adostu" bat egiteko.
Ikasle bat enpresa batekin harremanetan jartzen bada eta enpresak praktikak egiteko eskaintza egiten badio, enpresa bera izango da praktikaren kudeaketa egin behar duena:
1.- Batetik, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) enpresen datu-basean alta ematea.
2.- Bestetik, GAUR/Praktiges-en praktika bat grabatzea, ikaslearekin adostua. Kasu horretan, jarri harremanetan Praktiketako Dekanotzarekin (gestor.practicas.fee-sarriko@ehu.eus).
Prozesu hori gauzatzeko, enpresa edo ikaslea Praktiketako Dekanordearekin harremanetan jar daiteke (gestor.practicas.fee-sarriko@ehu.eus). Pausuak azaltzen dituen gida bat bidaliko da.
3.- Hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena
Praktika esleitu zaizula adierazten dizun mezua jasotzen duzunean, Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmena bidaliko zaizue (bai ikasleari bai enpresari) posta elektronikoz.
Enpresak (ahal den neurrian sinadura digitalaren bidez) eta ikasleak (ahal den neurrian sinadura digitalaren bidez) sinatu ondoren, posta elektronikoz bidaltzen da Praktiketako Dekanotzara (gestor.practicas.fee-sarriko@ehu.eus).
Gehienez ere 15 eguneko epean.
4.- Praktiken jarraipena/tutoretza
Praktika esleituta dagoenean, ikaslea tutore-akademikoarekin (irakasle bat) harremanetan jarri behar da (bere izena GAURen praktiken atalean agertuko da) mezu elektroniko bat bidaliz lehenengo bilera bat egiteko eskaerarekin (praktika hasi aurretik edo gehienez praktikaren lehenengo bi asteetan). Bilerak praktikaren jarraipen-plana ezartzeko balioko du, baita tutoretzako arduradunarekin harremanetan egoteko biderik egokienak adosteko ere: telefonoa, posta elektronikoa, elkarrizketa pertsonalak...
Ikasleak tutore-akademikoaren jarraipen eskakizunei ez badio erantzuten, posta elektronikoz edo telefonoz, praktika baliogabetzea eta kredituak ez onartzea ekar dezake.
5.- Praktiken amaiera
Praktikak amaitutakoan, ikasleak, tutore-akademikoak eta enpresako instruktoreak azken hiru balorazio/memoria egin behar dituzte. Lehenengo biek egin dutenean, eta beti tutorearen oniritziarekin, sistemak aukera ematen dio ikasleari praktikaren azken ziurtagiria GAURen eskatzeko.
Praktiken ziurtagiria lortzeko nahitaezkoa izango da tutore-akademikoaren oniritzia (aldeko txostena).
Nola eskatu praktiken azken ziurtagiria:
- GAURen "Praktikaren ziurtagiriaren eskaera" aukera irekitzen da. Sakatu aukera hau eta "ESKATU" aukera agertuko da.
- Praktiketako Dekanotzan eskaera jasoko da eta posta elektronikoz bidaliko da 48 ordu inguruko epean.
6.- Hautazko kredituen onarpena
Hautazko kredituak onartzeko interesa duten ikasleek "eskabidea" eta "praktiken azken ziurtagiria" aurkeztuko dituzte ezarritako epean.
Oharra. Ikasleak praktikak hitzarmenean sinaturiko orduak baino lehen amaitzea erabakitzen badu, ez zaizkio hautazko kredituak onartuko.
7.- Nahitaezko praktiken kredituen onarpena. Negozioen Kudeaketako Gradua
El alumnado interesado en el reconocimiento de créditos de la asignatura de 4º curso “Prácticas en Empresa”, presentará la "solicitud" junto con el "certificado final de las prácticas" o la documentación acreditativa de vida laboral en el plazo establecido.
La solicitud de reconocimiento de créditos optativos se hará mediante un FORMULARIO WEB al cual se adjuntará la documentación requerida (certificado final de prácticas o de vida laboral).