Irakasleak
2024-25 ikasturtea
Mugarriak | Dokumentazioa |
---|---|
GRADU AMAIERAKO LANAK TXERTATU/ESKAINIProposamen guztiak GAUR aplikazioaren bidez egin behar dira horretarako zehaztutako epeetan. |
|
GRADU AMAIERAKO LANEN PROPOSAMENAK BERRIKUSIEgutegian ezarritako epeetan berrikusi behar dira ikasleek egindako proposamenak. Proposamena Onartu/Uko egin ondoren, "Amaitu berrikuspena" sakatu behar da. |
|
GRADU AMAIERAKO LANAK ESLEITUGradu amaierako lanak GAUR aplikazio informatikoaren bidez esleitzen dira, arduradun profiletik, arautegian zehaztutako irizpideei jarraituta. |
|
DEFENTSA ESKARIA BERRIKUSIIkasleak defentsa eskaria egin ondoren, lanaren zuzendariak mezu bat jasoko du, GAUR aplikaziotik bidalia, defentsa eskari bat onartzeko duela gogoraraziko diona. Eskaria onartzerakoan, lanaren zuzendariak "ebaluazio txostena" erantsi eta "Amaitu" botoia sakatu beharko du. Ondoren, ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du, eta bertan (ADDIko esteka bat emango zaio egindako lana igotzeko). Ikasleak lana aipatutako tokian utzi eta gero, tutoreak mezu elektroniko bat jasoko du, azken onespena eman aurretik lana kontsultatu eta egiazta dezan. |
|
EPAIMAHAI PROPOSAMENALanaren zuzendariak GRALaren koordinatzaileari epaimahai proposamen bat egingo dio, baita gaia, hizkuntza, jakintza arloak, espezialitateak edota defendatu behar den lanetik gertu dauden sailak adierazi ere. |
|
EPAIMAHAIA AUKERATUGRALaren Batzordeak epaimahaia aukeratu eta horren berri emango dio lanaren zuzendariari. |
|
GRALaren EBALUAZIOA ETA KALIFIKAZIOAEpaimahaiak lana eta defentsa kalifikatuko ditu, lanaren zuzendariak emandako ebaluazio txostena aintzat hartuta. |