Fakultateko ingurumenarekiko konpromisoa
Fakultatean betidanik uste izan dugu gestioan ingurugiroko baliabideak errespetuz erabiltzea eginbehar morala dela erakunde publikoa garen heinean, eta, gainera, baliabideok modu eraginkorragoan erabiltzeko bidea da, bai eta gastua murriztekoa ere, kontuan izanda, batez ere, erabilera okerra ingurugiroaren kaltegarri dela.
-
Fakultateko ingurumenarekiko konpromisoa (PDF, 610 KB)
-
Ingurumen jardunbide egokiak UPV/EHUn (PDF, 2,1 MB)
-
Ingurumenarekiko konpromisoa.Vitoria-Gasteiz (PDF,48 KB)
Printzipio horien arabera jardunez, fakultateak EKOSCAN ziurtagiria lortu zuen 2011/2012 ikasturtean, ikastegiaren ingurugiro gestio ona egiaztatzen duena. Data horretatik aurrera lan metodo bat ezarri da, ingurugiroarekiko jarrera egokiaren gestioa modu sinplifikatuan egin ahal izateko, batez ere azkar lortzeko hondakin, emisio eta isurketen sorrera murrizteko emaitzak eta baliabideen erabilera optimizatzeko (lehengaiak, gai osagarriak, ura, energia, etab.).
Hasierako diagnostikoa egin ondoren, hobekuntza planak zehaztu dira urteetan zehar, eta emaitza onak lortu dira. Horretarako, talde guztien laguntza izan dugu: ikasleak, AZPkoak eta IRIak.
Gaur egun, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea lerrokatuta dago 2030 AGENDAn jasota dauden Garapen Iraunkorreko Helburuekin.