Ingurumen aztarna
EHU-Aztarna: UPV/EHUren aztarna korportiboa
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Ingeniaritza Eskolarekin, AZPko kideekin eta ikasleekin batera parte hartzen du proiektu honetan. UPV/EHUren ingurumen-aztarna kalkulatzean datza, Bizi Zikloaren Analisiaren metodologia erabiliz, Europako Batzordearen proposamenari jarraituz.
Proiektuak UPV/EHUk sortutako ingurumen-aztarnaren kalkulua egin du, baliabideen (energia, materialak) eta isuri atmosferikoen erabilera kontuan hartuta, garraio-zerbitzuak, uretarakoak eta lurzorukoak barne. Ingurumen-aztarna kalkulatzeko, openLCA software librea eta Ecoinvent datu-basea (3.3 bertsioa) erabili dira. Horren emaitzak Bizi Ziklo sozialaren modelizazioarekin osatuko dira. Horretarako, Soca modulua erabiliko da.