Euskara Fakultatean
UPV/EHUko Ikastegien Oinarrizko Arautegiaren 5.2.o) artikuluak dio euskarazko irakats eskaintza era euskararen normalkuntza arlo guztietan bultzatzea. Hori betetze aldera, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, 2017ko uztailaren 14an, onartu zuen Euskara Batzordea eratzea. Ikastegiko Euskara Batzordearen helburua euskararen erabilera bultzatzea izango da UPV/EHUko planifikazio orokorraren barruan, euskarazko irakats eskaintzaren plangintzan eta jarraipen lanean parte hartzea eta unibertsitate hedakuntzako eta prestakuntzako jarduerak sustatzea.
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Hizkuntza-kudeaketaren kalitatearen BIKAIN ziurtagiria lortu du. Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiri ofiziala da, eta euskararen normalizazio-maila egiaztatzen du, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza den aldetik. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia Donostiako Kursaalean egin zen, eta bertan izan ziren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaran eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko errektoreorde Junkal Gutierrez. Ziurtagiria Ana Beraza Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako koordinatzaileordeak jaso zuen.