Irakasleak

Irakasleen gida 2023-24 eta 2024-25

GIDA AZKARRA

Irakasleen gida

Prozesua Dokumentazioa

Prestakuntza dualeko hitzarmena

Hautatutako ikasleek, txandakatzeko jarduera hasi baino lehen, Dual Hitzarmena sinatu eta entregatu beharko dute ikastegian. Hitzarmen horretan adieraziko dute informazioa jaso dutela "Prestakuntza duala: unibertsitatea-enpresa" ibilbidearen ezaugarriei buruz. Halaber, konpromisoa adieraziko dute ezarritako egutegia, jardunaldia eta ordutegia betetzeko, enpresako barne arauak betetzeko eta eskola egunetan ikastegira joateko. Nolanahi ere, irakaskuntza jardueraren ohiko garapena eragozten duen edozein baldintza jakinarazi eta justifikatu beharko da.

Ebaluazio sistema

Txandakatzearen bitartez, ikasleek beren lan profesionala gara dezaketen erakundeekin harreman zuzena izatea lortu nahi da, eta etorkizun profesionalean oso erabilgarria izango zaien esperientzia eskuratzea.

Ibilbide honetan, ikasleek ezagutza akademikoak arlo profesionalean aplikatuko dituzte.

Gainera, ezagutza eta teknika berrien ikaskuntza autonomoa landuko da, benetako egoeretara aplikatzeko.

Ebaluazioa egiteko, ikasleak enpresan eginiko egonaldiaren jarraipena egin beharko dute tutore akademikoak eta enpresako begiraleak, eta ebaluazioa haiek egindako txostenetan eta ikasleak eginiko memorian oinarrituko da.

Ikasleak, gainera, memoria bat aurkeztu eta defendatu beharko du egonaldi bakoitzean.

I. egonaldia

Otsaila – ekaina: 16h/aste 

1. aukera: 2 egun enpresan lanaldi osoan / 3 egun unibertsitatean
2. aukera:4 egun enpresan lanaldi erdian / 3 egun unibertsitatean

Ekaina: I. memoria entregatu eta defendatu

Aukeran, alderdiak interesatuta baleude, luztaila eta abuztuan ordu gehiago egin daitezke.

II. egonaldia

Iraila – abendua: 16h/aste 

1. aukera: 2 egun enpresan lanaldi osoan / 3 egun unibertsitatean

2. aukera:4 egun enpresan lanaldi erdian / 3 egun unibertsitatean

III. egonaldia

Urtarrrila– apirila: lanaldi osoa

 

GRAL

300 ordu

Maiatza-ekaina/uztaila

https://www.ehu.eus/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/donostia-san-sebastian-gral