ENPRESAREN GIDA AZKARRA
Informazioa
Informazio bileraHitzordua edo informazio gehiago eska daiteke formularioaren bitartez. |
|
Eskaera formalizatzeaEskaera, GAUR plataformaren bidez egin daiteke edo "Enpresaren Proiektu eskaera" dokumentua Dual programaren koordinatzaileari bidaliz: leire.urcola@ehu.eus. |
|
Prestakuntza proiektuaEnpresak bere premiak aztertu behar ditu (lanpostuak, belaunaldi txanda...) eta enpresa-unibertsitatea bilduko dira proposamena balioesteko eta gaitasunak egokitzeko. |
|
Hautaketa prozesuaIkasleek Fakultatearen aurre-hautaketako prozesu bat gainditu behar dute enpresetarako hautagaitza aurkeztu ahal izateko.
Hautaketa aurreko fasean honako irizpide hauek baloratuko dira:
Aurrez hautatutako ikasleek elkarrizketa pertsonala egingo dute, eta elkarrizketa gainditu duten hautagaiak enpresei bidaliko zaizkie, aurkeztutako proiektuaren eta aurrehautatutako ikaslearen profilaren arabera. Azkenik, hala badagokio, esleipen formala egingo da (ikaslea eta enpresa). |
|
Hitzarmena eta alternantzian aritzeko kontratua
|
|
Ebaluazio eta jarraipenaTxandakatzearen bitartez, ikasleek beren lan profesionala gara dezaketen erakundeekin harreman zuzena izatea lortu nahi da, eta etorkizun profesionalean oso erabilgarria izango zaien esperientzia eskuratzea. Ibilbide honetan, ikasleek ezagutza akademikoak arlo profesionalean aplikatuko dituzte. Gainera, ezagutza eta teknika berrien ikaskuntza autonomoa landuko da, benetako egoeretara aplikatzeko. |