IRTEERA PROFESIONALEI BURUZKO JARDUNALDIAK, 2024 URTEA
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA – DONOSTIAKO ATALA
HELBURUAK
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Donostiako Atala), Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan, ikasle, irakasle eta enplegatzaileen arteko topaketa hau antolatu du, lan merkatuak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatuei eskaintzen dizkien irteerak eta alternatibak azaltzeko.
Enpresa ingurunean erreferente diren puntako enpresetako hautaketa arduradunek hartuko dute parte jardunaldi horietan, kontratatuko dituzten pertsonetan bilatzen dituzten balioez eta gaitasunez jardungo dutenak. Zenbait arlotako profesionalek ere hartuko dute parte, eta beren lan esperientziak azalduko dituzte.
IZEN EMATEA, DATAK, TOKIA ETA PROGRAMA
Izen ematea:
Izena ematea online bidez egin behar da, otsailaren 29 eta martxoaren 8a bitartean, formularioa betez.
Lekua: Areto Nagusia.
Plazak esleitzeko, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere lehentasuna 4. mailako ikasleei emanda.
Hizkuntza:
Elebitan, zenbait aurkezpen izan ezik.
Programa online: PROGRAMARAKO ESTEKA
HAUTAZKO KREDITUAK ETA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Hautazko kredituak
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko ikasleentzat, kultur jarduerengatiko hautazko kredituak aitortzeko ordukako ziurtagiria egiteko aukera dago, baldin eta jardunaldiei buruzko ondorioak biltzen dituen inkesta bat betetzen bada. Inkesta hori ikasleei bidaliko zaie posta elektronikoz, jarduera guztiak amaitu eta gehienez ere astebeteko epean:
Lehenengo saioa: Martxoak 13, asteazkena,15.00-18.00
Bigarren saioa: Martxoak 14, osteguna, 15.00-16.30
Hirugarren saioa: Martxoak 15, ostirala, 9:30-13:30
Saio guztietara joatea = >1,5 ECTS (saio baikoitza 0,5 ECTS)
Oharra. Bilkuretara joan izanaren ziurtagiria lortzeko, gogobetetasun-inkesta bete behar da.