Nahitaezko praktikak aitortzea curriculumetik kanpoko praktiken bidez eta/edo lan esperientzia eta esperientzia profesionalaren bidez
Sarrera
Curriculumetik kanpoko praktikak
Curriculumetik kanpoko praktikak edozein enpresatan egin ditzakezu, baldin eta praktika horiek baduten zerikusirik graduan irakasten diren gaiekin. Iraupena 150 eta 900 ordu artekoa izan daiteke.
Praktikak behin bukatuta, txostenak bete beharko dira GAUR aplikazioan (instruktorea eta ikaslea). Ondoren, tutore akademikoak balidatuko ditu, ziurtagiria eska dezazun, bai GAURen bidez bai praktiken bulegoan.
Laugarren mailako “Enpresetako Praktikak” irakasgaia aitortzeko, gutxienez 450 ordu izan beharko dituzu eginda. Eskaera orria webgunean daukazu, eta beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzu.
Egiaztatutako lan esperientzia eta esperientzia profesionala
Laugarren mailako “Enpresetako Praktikak” irakasgaia aitortzea eskatu ahal izango duzu, esperientzia profesional edo lan esperientzia egiaztatua aurkeztuta.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Curriculumetik kanpoko praktikak aitortzeko: curriculumetik kanpoko praktikak egin izanaren ziurtagiria.
Lan esperientzia eta esperientzia profesionala aitortzeko: esperientzia hori egiaztatzen duten dokumentuak (pdf, 82 Kb).
Eskaera orria
Harremanetarako
Praktikak
|
946 014 701
|