Unibertsitate-ikasketa ofizialetan egindako irakasgaien aitorpena (baliozkotzeak)
Aurkezpena
- Aurreko unibertsitate-ikasketetan ikasi eta onartutako irakasgaiak onartzeko eskaerak aurkezten ahalko dira.
- Aldez aurreko unibertsitate-ikasketak jakintza-arlo berekoak badira (Gizarte eta Zuzenbide Zientziak), gutxienez 36 kreditu aitortu ahal izango dira, jatorrizko ikasketetan oinarrizko prestakuntzako kreditu gaindituen bidez.
- Irakasgaiak aitortzeko eskaria egin dezakete, era berean, lanbide heziketako zenbait ikasketa edo unibertsitateko beste ikasketa batzuk (graduondokoak, masterrak, ...) egin dituzten ikasleek.
Epeak
Ikasleek irakasgaiak aztertzeko eskabidea eta behar den dokumentazioa aurkeztuko dituzte, ikastaroa ofizialki hasten denetik hilabeteko epean.
Eskaera
SARRIKOKO IKASLEAK
- Eskaera "formulario-web" baten bidez egingo da.
- Aitorpen-koadroetan agertzen ez diren irakasgaiak eskatzen badira soilik erantsiko zaio inprimakiari “eskabide-orria”.
ELKANO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO IKASLEAK.
- “Eskabide-orria” ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu beharko da.
Dokumentazioa
JATORRIZKO IKASKETAK EHUKO EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEAN
- Ez du dokumentaziorik aurkeztu behar.
JATORRIZKO IKASKETAK EHUKO BESTE ZENTRO BATZUETAN
- Irakaskuntza-gida edo programa (jatorrizkoak eta behar bezala zigilatuak) aitorpena edo baliozkotzea eskatzen den jatorrizko ikasketetako irakasgai guztiak.
JATORRIZKO IKASKETAK BESTE UNIBERTSITATE BATZUETAN
- Aurreko ikasketen ziurtagiria edo espediente akademikoa, jatorrizkoa eta kopia, erkatzeko.
- Irakaskuntza-gida edo programa (jatorrizkoak eta behar bezala zigilatuak) aitorpena edo baliozkotzea eskatzen den jatorrizko ikasketetako irakasgai guztiak.
- Ikasketa-plana.
Aitorpen automatikorako taulak
Fakultateko batzorde akademikoak proposatutako aitorpen automatikorako taulak onetsiko ditu, hala egiterik dagoenean. Ikastegian aurreko hiru ikasturteetan eskatutako aitorpena lehenago egin den aurrekaririk bada.
Baldin eta kredituen aitorpena aurreko ataletan adierazitako kasuen artean ez badago, aitorpen eskaerako gaitasun eta edukiekin lotutako irakasgaiak emateaz arduratzen diren sailei igorriko zaie eskaera.
Sarrikon, Donostian eta Gasteizen matrikulatutako ikasleak
Jatorrizko ikasketak |
TAULA (PDF) |
UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
UPV/EHUko beste zentro batzuk |
|
Beste Unibertsitateak |
Negozioen Kudeaketan matrikulatutako ikasleak (Elkano)
Jatorrizko ikasketak |
Taula (pdf) |
UPV/EHU | Taula |
Beste Unibertsitate batzuk | Taula |
Eskaera
Kontaktua
Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu.
Elkano idazkaritza
|
946 017 602
|