Bilbao-Elcano-Enpresa Ikasketetan Diplomatuak 4. mailan sartzea

Enpresa Ikasketetan Diplomatuak 4. mailan sartzea (Bilbao-Elkano)

Epeak

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15etik uztailaren 15era artekoa izango da. Eskaera ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko da, edo posta elektronikoz bidali helbide honetara: sec-centro.fee-elkano@ehu.eus.

Ikasleak aukeratzea

“Enpresa Zientzietan diplomatua” ikasketetako batez besteko notaren arabera aukeratuko dira ikasleak.

Diplomatura Bilboko Merkataritza Ganbaran edo UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean egin duten ikasleek espedientearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non adierazita egon beharko den batez besteko nota.

Matrikula

Eskatzaileari abuztuan jakinaraziko zaio onartua izan den ala ez. Onartua izanez gero, deia egingo zaio irailerako, Negozioen Kudeaketako Gradua eskuratu ahal izateko egin behar dituen hautazko 21 kredituak eta GRALa aukeratu ditzan.

Eskaera

ESKAERA HAU EGIN AHALKO DUTE BAKAR‑BAKARRIK “ENPRESA IKASKETETAN DIPLOMATUA” IKASKETAK EGINDA DITUZTENEK.

Kontaktua

Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu.

Elkano idazkaritza
946 017 602