EEF-Kanpoko praktika akademikoak

Kanpoko praktika akademikoak

Nahitaezko praktikei (Practicum) buruzko prozedura

Izaera

Practicuma Negozioen Kudeaketako Graduko 4. mailako nahitaezko irakasgaia da.

Helburua

Ezagutza teorikoa indartu eta sendotzea prestakuntza praktikoaren bitartez, Negozioen Kudeaketako Graduaren eremuan.

Lekua

Praktikak egin daitezke lege eremuko erakunde publiko zein pribatuetan, betiere instruktore baten eta unibertsitateko irakaslea izango den tutore baten gidaritzapean.

Denbora

Praktikak egin ahal izango dira ikasturtearen hasiera ofizialetik uztailaren amaierara arte, eta 450 orduko iraupena dute (18 ECTS kreditu).

Egin beharreko lanak

Ikasleak parte hartu eta laguntzen du praktikak egiten ari den enpresa edo erakundearen eginbeharretan. Practicumean bi irudi garrantzitsu daude:

  • Fakultatetik, barneko tutoretza lanen arduraduna (ikastegiko irakasle tutorea).
  • Erakunde laguntzailearen aldetik, kanpoko tutoretza lanen arduraduna (erakunde edo enpresako instruktorea).

Praktiken ebaluazioa

INSTRUKTOREA - Praktikak amaitutakoan, kanpoko instruktoreak ikasleak egindako praktikei buruzko txostena beteko du, ikastegiak bidaliko diona.

IKASLEAK - Ikasleek praktikei buruzko txostena bete behar dute –ikastegiak bidaliko diena– eta unibertsitateko tutoreari bidali.

UNIBERTSITATEKO TUTOREA - Tutoreak praktikaren jarraipenerako tutoretza saioak egitea proposatu ahal izango du, bai eta amaierako txostena egitea ere ikasleak ebaluatzeko. Unibertsitateko tutoreak praktikaren ebaluazioa egingo du, kontuan hartuta instruktoreak eta ikasle bakoitzak helarazitako txostenak.

Praktiken kudeaketa eta esleipena

Irakasgai honetako praktiken kudeaketa eta esleipena GAUR plataformaren bidez egiten da, klik eginda nahitaezko praktikak atalean. 

Praktiken esleipena

”Enpresetako Praktikak” irakasgaian matrikulatutako ikasleek praktikak erakunde publiko eta/edo pribatuetan egin dezatela erraztuko du ikastegiak.

 

ERANSKINAK

I. ERANSKINA. Enpresa eta fakultatearen arteko lankidetza hitzarmena.

  • Enpresak eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak egiten duten esparru hitzarmena da. Lau urterako izaten da, eta lau urte gehiagorako luzatu daiteke.
  • Erakundeak fakultatearekin kolaboratzen duen lehen aldia bada, beharrezkoa da hitzarmen hau sinatzea.

II. ERANSKINA. Prestakuntza proiektua.

  • Eranskin honetan (II. eranskina) hitzartutako praktikaren xehetasunak jasotzen dira: erakundea, instruktorearen izena eta datuak, tutorea, hasierako eta amaierako datak, ordutegia eta egin beharreko lanak.
  • Eranskin hori sinatu behar dute ikasleak eta enpresako eta fakultateko arduradunek.

Matrikula

Matrikula egiteko ohi epea.

Ohiko galderak

Zeintzuk baldintza bete behar ditut praktikak egiteko?

Unibertsitateko ikaslea izan eta 120 kreditu gaindituta izatea.

Non egin ditzaket praktikak?

  • Borondatezko praktikak: edozein enpresatan egin ditzakezu, baldin eta praktika horiek baduten zerikusirik graduan irakasten diren gaiekin. Enpresa zeuk bila ditzakezu, edota enpresek GAUR plataforman eskaintzen dituzten praktikak begiratu, borondatezko praktiken atalean Praktika bakoitzaren ezaugarriak ikus ditzakezu, eta izena eman zure interesekoak direnetan. Horretarako, zure curriculuma bete behar duzu GAURen, hori delako enpresek erabiliko dutena hautaketa egiteko.
  • Nahitaezko praktikak: ikastegiak enpresa bat eskainiko dizu praktikak egin ditzazun. Baina zeuk ere aukeratu dezakezu enpresa bat praktikak egiteko.

Zenbat ordu egin behar ditut praktiketan?

  • Borondatezko praktikak: 150 eta 900 ordu artean.
  • Nahitaezko praktikak: 450 ordu (18 kreditu).

Zer egin behar dut praktika bat esleituta dudanean?

Bai zuk bai enpresak praktiken hitzarmena sinatu behar duzue, eta unibertsitatean aurkeztu beharko duzu.

Era berean, harremanetan jarri beharko duzu unibertsitateko zure tutorearekin praktiken lehenengo bi asteetan, zeure burua aurkeztu eta elkar ezagutzeko.

Zer egin behar dut praktikak amaitu ondoren?

  • Borondatezko praktikak: bai zuk bai enpresako instruktoreak GAUR plataformako txostenak bete behar dituzue. Ondoren, unibertsitateko tutoreak praktikak balidatuko ditu, eta praktiken ziurtagiria eskatu ahal izango duzu, bai GAUR plataformaren bidez bai praktiken bulegoan.
  • Nahitaezko praktikak: bai zuk bai enpresako instruktoreak ikastegiak helaraziko dizkizuen txostenak bete behar dituzue, eta unibertsitateko tutoreari bidali.

Nola aintzatetsi ahal ditut borondatezko praktikak?

Gutxienez 450 praktika ordu egin badituzu, 4. mailako “Enpresetako Praktikak” irakasgaia aintzatetsi ahal izango duzu. Horretarako praktiken ziurtagiria aurkeztu behar duzu idazkaritzan, bai eta eskaera ere, beteta (eskaera orria).

Eskatu ahal dut titulua oraindik praktikak egiten banago?

EZ. Praktika akademikoak ere agertzen dira tituluarekin batera ematen zaizuen tituluaren gehigarri europarrean (TGE); hortaz, ezin duzu eskatu titulua praktikak amaituta izan arte. Horrexegatik da garrantzitsua ondo betetzea borondatezko praktikei buruzko txostenak praktika amaitu eta gero.

Tituludunen bideoak

https://youtu.be/0qxcpp_mjng

Arautegia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegia (2019ko uztailaren 24ko Erabakia; 2019ko abuztuaren 6ko EHAA)

Ikasketen gidaliburua

Ikasketen gidaliburuari esteka.