2025-2026 ikasturterako mugikortasuna
Eskaera egiteko epea 2024ko azaroaren 4tik 18ra bitartean egongo da irekita, GAUR plataformaren bidez.
Baldintzak
UPV/EHUk jarritako baldintza orokorrez gain, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko arautegiak ezarritako baldintza hauek ere bete behar dira:
- Graduko ikasleek 48 nahitaezko kreditu gaindituta eduki beharko dituzte mugikortasunerako eskaera egiten dutenean.
- Gradu bikoitzak.
- EAZ+Zuzenbidea (Sarriko) eta EAZ+Informatikaren Ingeniaritza (Vitoria-Gasteiz) gradu bikoitzetako ikasleek 66 kreditu gaindituta eduki beharko dituzte mugikortasun eskaera egiten dutenean.
- Business & Economics (Sarriko) bachelor bikoitzeko ikasleek 54 kreditu gaindituta eduki beharko dituzte mugikortasun eskaera egiten dutenean.
- Gradu bateko ikasleek bi lauhilekoko mugikortasun hitzarmenak egin ahal izateko (ikasturte osoko mugikortasuna), 120 kreditu edo gutxiago gaindituta eta gutxienez 6,0-ko batezbesteko nota eduki beharko dituzte eskaera aurkezten dutenean. Gradu bikoitzeko ikasleek ezin dute ikasturte osoko mugikortasunik eskatu.
- Ikasleek oinarrizko edo nahitaezko 90 kreditu gaindituta eduki beharko dituzte (54 kreditu lehen mailako oinarrizkoak izango dira). Baldintza hau ez da Negozioen Kudeaketako Graduko ikasleentzat.
- Business & Economics (Sarriko) bachelor bikoitzeko ikasleek egungo ikasturtean oinarrizko edo nahitaezko 120 kreditu gainditu beharko dituzte.
Baldintzak (gaindituta izan beharreko kreditu kopurua) | |||
---|---|---|---|
EAZ - Ekonomia - Zerga sistema - Marketing | EAZ + Zuzenbidea (Sarriko) EAZ + Informatikaren ingeniaritza (Vitoria-Gasteiz) |
Business & Economics (Sarriko) | |
Eskakizuna aurkezteko | 48 | 66 | 54 |
Mugikortasuna egin ahal izateko. Ikasturte honen bukaeran izan beharreko kredituak (uztailak 30) |
90 (Horietatik 54 lehenengo ikasturtekoak) |
90 | 120 (1. eta 2. ikasturteak gaindituta) |
Urte osoko mugikortasuna (lauhileko 2) | 120 kreditu gaindituta gehienez. Bataz-besteko nota: 6,00 |
EZ | EZ |
Hizkuntzak
- Erasmus programa, Suitza, Erresuma Batua, Singapur eta Kazajastan.
Ikasleak bere ikastetxeko Idazkaritzan hizkuntza-ziurtagiri ofizialen jatorrizkoa eta kopia aurkeztu beharko ditu, destinoko unibertsitate bakoitzean eskatutako hizkuntza-maila egiaztatzeko.
- Beste Norakoak programa (Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Hego Korea,...)
Gainera, ikasleak honako helbide honetara bidali beharko du ziurtagiria: certiidiomas.internacional@ehu.eus
HIZKUNTZA ETA ESKATUTAKO MAILA
Helmugako unibertsitateen atalean, fakultatearen web orrian argitaratutakoan, unibertsitate bakoitzean eskatzen den gutxieneko maila eta hizkuntza adierazten dira.
Bi hizkuntza agertzen diren unibertsitateetan, bakarra egiaztatu beharko da, berariaz kontrakoa adierazten den kasuetan izan ezik.
Ingeleseko B1 maila ziurtagiri ofizial baten bidez egiaztatu ahal izango da, edo fakultatean ingelesezko bi irakasgai egin eta gainditu ondoren.
ITALIA, PORTUGAL ETA BRASIL
Herrialde horietan plaza bat lortzen duten ikasleek, ikasketak helmugako unibertsitatean zein hizkuntzatan egingo dituzten kontuan hartu gabe, NAHITAEZ aurkeztu beharko dute italierako/portugesezko ikastaro bat (gutxienez A2/B1 maila duena) arrakastaz egin izanaren ziurtagiria.
UPV/EHUn ikasturtea hasi aurreko lehen lauhilekoko mugikortasunen kasuan, bigarren lauhilekoko mugikortasunetan, abenduaren 31 baino lehen.
Frantziako unibertsitate batzuetan ez dago ingelesezko irakasgaien eskaintza nahikorik, eta, beraz, B1 edo B2 mailako frantses-ziurtagiri ofizial bat eskatuko da.
Gainera, Italian edo Portugalen ere badira B1 edo B2 mailako ingeles-ziurtagiri ofizial bat izatea nahitaezko baldintza duten unibertsitateak.
EAZ+Zuzenbidea gradu bikoitza (Sarriko)
Kontuan hartuta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza+Zuzenbidea gradu bikoitzeko ikasketetarako plaza kopuru mugatua eskaintzen dela, esleitzeko prozedura honako hau izatea erabaki da:
- Mugikortasuna lauhileko bakarrekoa izango da ikasturte akademiko baten barruan eta ezingo da egonaldia luzatzeko eskatu.
- Fakultateak kudeatutako nazioarteko mugikortasuneko plazak esleitzeko (Erasmus, Latinoamerika, Singapur eta Kazakhstan), ikasturte bakoitzeko gehienez 12 ikasleko kupoa ezarri da. [Maila bat baino gehiagotako irakasgaiak dituzten ikasleen kasuan, matrikulatutako irakasgai gehienei dagokien ikasturtea hartuko da kontuan].
- Hitzarmen akademikoan edo learning agreement delakoan, ahal den neurrian, helmugako atzerriko unibertsitatean eskaintzen dituzten Zuzenbideko gutxienez 2 irakasgai sartu beharko dira.
- Hitzarmen akademikoan edo learning agreement delakoan, UPV/EHUren 36 ECTS kreditu sartzeko baimena emango da, betiere helmugako atzerriko unibertsitateak horretarako aukera ematen badu.
- Ikasleek nazioarteko bigarren mugikortasuna eskatu ahal izango dute, baina aurretik nazioarteko mugikortasunik egin ez duten ikasleek esleipenean lehentasuna izango dute.
- Urteko mugikortasuneko Erasmus unibertsitateetan (9 hilabete), esleipenaren lehen fasean lehentasuna izanen dute Zerga Sistemako eta Administrazio Publiko Graduko ikasleek. Gradu bikoitzeko ikasleek, libre geratuz gero, plaza horietarako aukera izanen dute esleipenaren bigarren fasean, baina 5 hilabeteko iraupenarekin.
"Business and Economics" bachelor bikoitza (Sarriko)
“Business and Economics” gradu bikoitzeko ikasleek, nahitaez, nazioarteko mugikortasun programa batean parte hartu beharko dute. Ondorioz, mugikortasunak honako ezaugarri hauek izango ditu:
- Mugikortasuna lauhileko bakarrekoa izango da ikasturte akademiko baten barruan eta ezingo da egonaldia luzatzeko eskatu.
- Ikasleek nazioarteko bigarren mugikortasuna eskatu ahal izango dute, baina aurretik nazioarteko mugikortasunik egin ez duten ikasleek esleipenean lehentasuna izango dute.
- Urteko mugikortasuneko Erasmus unibertsitateetan (9 hilabete), esleipenaren lehen fasean lehentasuna izanen dute Ekonomia Graduko ikasleek. Gradu bikoitzeko ikasleek, libre geratuz gero, plaza horietarako aukera izanen dute esleipenaren bigarren fasean, baina 5 hilabeteko iraupenarekin.
EAZ + Kudeaketaren eta informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza (Vitoria-Gasteiz)
EAZ+Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako gradu bikoitzeko ikasleek ikasketa espezifikoak egingo dituztela kontuan hartuta, haien mugikortasun programak honako berezko ezaugarri hauek izango ditu:
- Gradu bikoitz horretako ikasleek EAZ+Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzarako berariazko hitzarmena duten unibertsitateetan bakarrik eskatu ahal izango dute nazioarteko mugikortasuneko plaza, beraz, ezingo dira lehiatu Fakultateko EAZko gainerako ikasleekin.
- Gradu bikoitz horretako ikasleek lauhileko bakarreko nazioarteko mugikortasunetan parte hartu ahal izango dute ikasturte akademiko baten barruan (mugikortasuna luzatu ahal izateko, gehienez ikasturte oso batera, beste hitzarmen akademiko bat egin beharko da, jatorrizko eta helmugako unibertsitateetako koordinatzaileen berariazko baimenarekin, eta ezingo da UPV/EHUk hasieran emandako beka luzatu).
- Hitzarmen akademikoan edo learning agreement delakoan, UPV/EHUren 36 ECTS kreditu sartzeko baimena emango da, betiere helmugako atzerriko unibertsitateak horretarako aukera ematen badu.
- Nazioarteko mugikortasunetan parte hartzen duten gradu bikoitzeko ikasleek bi graduetako irakasgaien aitorpena lortu ahal izango dute, baldin eta UPV/EHUn ikasiko lituzketen irakasgaiekin nahiko bat badatoz. Horretarako, helmugako unibertsitate bat aukeratu aurretik, haren ikasketa programa behar bezala aztertzea gomendatzen da. Hitzarmen akademikoak Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko koordinatzaileak sinatuko ditu, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako homologoari kontsulta egin ondoren.