EEF-2. lauhilekoko matrikula zabaltzea (hautazko irakasgaiak)

2. lauhilekoko matrikula zabaltzea (hautazko irakasgaiak)

Aurkezpena

Fakultateak bigarren matrikulaldia zabaldu dezake bigarren lauhilekoko hautazko irakasgaietarako, baldintza hauek betetzen badira:

  • Plaza hutsak egotea.
  • Ikasleak baldintza akademikoak betetzea: 90 kreditu gaindituta edukitzea eta horietatik 54 lehenengo mailako nahitaezko kredituak izatea.
  • Ikasleak kasuan kasuko ikasturtean 60 kreditu berri edo matrikula berriko 60 kreditu (10 irakasgai) baino gehiago matrikulatuta ez edukitzea.

Prozedura

  • Eskaerak web inprimaki baten bidez egingo dira, ezarritako epeetan.
  • Hautazko irakasgaien matrikulak esleitzeko, eskaerak matrikulako zitazio-dataren arabera ordenatuko dira, taldeko plazak agortu eta taldea ixten denera arte.

​​​Titulazioari dagozkion hautazko kreditu guztiak gaindituta edo matrikulatuta dituen ikasleak hautazko irakasgai gehiago matrikulatzeko eskaria egin ahal izango du (eskari orokorra), fakultateko dekanoak horretarako baimena aldez aurretik emanda.

Plaza libreak dituzten irakasgaiak. 2023-24 ikasturtea

Ikasleei irakasgaiak aukeratzeko lana errazteko, irakasgai bakoitzean dauden plaza hutsen zerrendak erantsiko dira.

Web formularioa

Informazio gehiago behar izanez gero, Fakultateko Idazkaritzara jo dezakezu posta elektronikoz secretaria.fee@ehu.eus