Hiri Solidaritatea Kongresua - 2015
AURKEZPENA
Diziplinarteko II. Nazioarteko Kongresua
Hiri Elkartasuna 2015
Elikadura Inklusiborako Estrategiak
Elikagaien banaketa justuago eta ekitatiboago baterantz.
Bizkaia Aretoa,
Bilboko Abandoibarrako EHU/UPVko Paraninfoan,
2015ko maiatzaren 19a
IZEN EMATEKO EPEA ZABALIK
Programa
Txosten nagusiek inguruko elikadura pobreziaz eta haiei ematen ari zaien hainbat erantzun eta estrategiez tratatuko dute. Tipologia anitzetan oinarrizko beharrak asetzeko arreta programak aztertuko dira, besteak beste.
Lehenengo bloke batean giza laguntza zabalago batean integratutako elika programak aztertuko dira (Hazia programa Sortarazi elkartearena, Leioa- Bilbo), pobreziaren zergatiaren arabera landutako hainbat arreta programa ere (Paris 356 Elkartea, Iruñea) eta baita ere nutrizio eskasia dutenei emandako arreta berezia- eskoletako haurren gosari falta (Goiztiri Elkartea)
Hurrenez elikadura inklusiborako ereduak aztertuko dira, non pertsonei janari prestatuak eskaintzen zaizkien. Jantoki sozialen historia eta ereduak (Javier Aranceta, Mediku Zientzien Akademia), jatetxetako soberakinen donazioa eta bere banaketa behartsuenen taldeen artean (Aunar GKE, Bizkaia), Santanderko Cocina Económica de las Hermanas de Caridad eta elikadura inkusiborako beste eredu sortzaile batzuk, Juan Carlos de Miquel-ek aurkeztutakoak (Mugarik gabeko Nutrizioa eta Elikadura Segurtasunerako Kataluniako Agentzia).
Nabarmendutako hirugarren blokea Elkartasuneko Ekonomatoak eta Despentsak deiturikoak osatuko dute kongresu hau. Hauen helburua egoera ekonomiko larrian dauden pertsonei duintasuna ematea da, elikagaiak, garbiketarako eta higienerako oinarrizko produktuak eduki ahal izateko erraztasunak emanez bi bereizitasunekin: Erabakietan autonomia landuz eta produktuen prezioa haien diru sarreretara egokituz. Ahalbide hau, kasu askotan, heziketa eta formakuntza jarduerei lotuta doa, epe ertainera eta luzarora haiek ahalbideratuko baitute pertsonen gizarte inklusiboa.
Bere osotasunean eta zehaztasunez helduko zaio elikadura inklusiboa figuraren tipologia eta berezitasunari (Leire Escajedo, URBAN ELIKA) eta ekonomato eta despentsa ezberdinen hiru adibide aurkeztuko dira: Hueskako Cruz Blanca Ekonomato Solidarioa, Cartagenako Caritasen Los Panes y Peces Ekonomatoa eta Hellingo Caritasen Ekonomatoa.