EHUorkestra sinfonikoa Elkartea

EHUorkestra sinfonikoa

Elkartea

EHUorkestra sinfonikoa Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu gisa eratzen da, eta haren xedeetako batzuk dira: "Unibertsitarioen artean cultura zabaltzea musikaren bidez", "musika sinfonikoaren bidez cultura unibertsitatean eta Euskal gizartean komunikatzeko bitartekoa izatea", "musika sinfonikoa dibulgatzea", eta "Elkarteko kideen artean musika prestakintza eta ikerketa sustatzea" (Estatutuen 2. Artikulua).

UPV/EHU EHUorkestra sinfonikoa Elkartean persona elkartu fundatzaile giza izaten da.

EHUorkestra sinfonikoa Zuzendaritza-batzordea

Zuzendaritza-batzordea eta zuzendaritza artistikoa

  • Batzordeburua: Jorge Arias
  • Idazkaria/Diruzaina: Ainara Arce
  • Batzordeburuordea: Jorge Rodríguez
  • Batzordekideak: Laura Benavente/ Emili Manuel Castelo-Branc
  • Zuzendaritza artistikoa: Doru Arteni

Doru Artenie EHUorkestra sinfonikoaren zuzendaria goi-mailako musika-ikasketak egina da. 1980an eskuratu zuen titulua, Bukaresteko Ciprian Porumbescu Musikako Unibertsitate Nazonalean. Urte horretan bertan sartu zen oposizio-lehiaketa bidez Bukaresteko George Enescu Orkestra Filarmonikoan, biola sekzioan.
Orkestra-jarduerarekin batera, hainbat musika taldetan jardun du eta askotariko grabazioak, birak eta kontzertu nazionalak eta nazioartekoak egin ditu. Errumaniako Musikaren Lehen Sari Nazionala irabazi zuen, hari-laukotearen sekzioan.
1984an Bilboko Orkestra Sinfonikoan sartu zen eta, horrekin batera, biola- eta ganberako musika-irakasle ere aritu zen Bilboko J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioan. Horrez gainera, hainbat kamera-talderekin ere egin izan ditu kontzertuak.
2016az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretza taldeak sortutako EHUorkestra sinfonikoaren zuzendari artistikoa da. Bere ardurapeko egitekoak dira:  taldearen musikaren eta hezkuntzaren arloko helburuak zehaztea, errepertorioa, musikarien hautaketa eta prestakuntza, kontzertuetako zuzedaritza lanak.