EHUorkestra sinfonikoak ekitaldi batean parte hartzeko eskaria egin nahi duzu?
EHUorkestra sinfonikoak talde handian zein ganbera taldetan eskaintzen ditu emanaldiak. Ekitaldi akademikoetan ez ezik bestelakoetan ere parte hartzen du, UPV/EHUn zein kanpoan: kongresuetan, jardunaldietan, jaialdietan… Ekitaldi baterako eskaria egin nahi izanez gero, gogoratu:
Eskariak egiteko prozedura
- Ekitaldia eskatzeko, formularioa bete behar da.
- Ekitaldi akademikoetarako, ikastegi, errektoreordetza edo zuzendaritza batek egin beharko du eskaria.
- Formularioa bete ondoren, eskatzaileek Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko errektoretzaren eskutik jasoko dute orkestraren parte-hartzearen erabakiaren berri. Baiezko kasuetan, eskatzaileak harremanetan jarriko dira orkestrako kideekin, ekitaldiaren eta espazioaren ezaugarriak eta, hala behar balitz, garraioaren kudeaketa zehazteko.
- Garraioa eta ekitaldiak sortzen dituen bestelako gastuak eskatzaileak kudeatu eta ordainduko ditu.
Ekitaldiaren gutxieneko ezaugarriak:
- Ekitaldiaren errepertorioa, eskaleta eta espazioaren antolaketa Orkestrarekin adostuko da.
- Ekitaldia baino lehen arropa-aldatzeko eta materiala gordetzeko lekua behar izaten dute musikariek.