Eduki publikatzailea

MUSIVERSIKA. UPV/EHUko UNIBERTSITATE MUSIKAREN IV. LEHIAKETA

Introducción

EHUkulturak eta Arabako Errektoreordetzak “MUSIVERSIKA” Unibertsitate Musikaren IV. Lehiaketa antolatu dugu. Hainbat helburu ditugu: autore eta abeslari gazteak deskubritzea eta sustatzea, kulturaren erakargarritasuna eta estilo guztietako musikagintzaren garrantzia indartzea eta bultzatzea, eta euskal unibertsitate campusetako jakin-nahi kulturalari bide ematea, besteak beste.

Helburuak:

  • Sormena eta musika sustatzea UPV/EHUko ikasleen zeharkako prestakuntzaren funtsezko zati gisa.
  • Kulturalki aktiboagoak eta parte hartzaileagoak izango diren ikasleak sortzen laguntzea.
  • Ikasleek egindako sorkuntza lanei eta artelanei balioa ematea eta sortzen ari diren egitasmoen musika sustatzea eta zabaltzea.
  • Akademiaz kanpoko sorkuntza lana (musikala) sartzea UPV/EHUren kultur eskaintzaren barruan.

 

OINARRIAK MUSIVERSIKA 2021

1.  Lehiaketak bi fase ditu.

1. FASEA

2.    Banakako musika proiektuak edo taldekakoak aurkeztu ahal izango dira, betiere gutxienez taldekideetako bat Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko komunitatearen parte bada (ikaslea, AZPkoa edo irakasle eta ikertzailea). Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hori egiaztatzeko.

3.    Edozein musika estilo edo joeratako musika proiektuak onartuko dira lehiaketan, inolako mugarik gabe.

4.    Musika proiektuetan, talde edo bakarlariaren lanaren bereizgarri den grabazio bat aurkeztuko da. Edozein formatu onartuko da: mp3 edo beste soinu formatu batzuk, YouTubeko kanalerako esteka, Bandcampeko esteka, Soundcloundekoa…

Helbide honetara bidali behar da: musiversika@gmail.com.

5.    Musika artxiboez edo estekez gain, honako informazio hau bidali beharko da aurretik aipatutako helbide elektronikora:

  •  Informazio txostena, musika proiektuaren deskribapen labur batekin; taldekideen izen-abizenak adierazi behar dira, baita gutxienez bi telefono zenbaki eta helbide elektroniko bat ere.
  •  Taldearen edo bakarlariaren argazki bat.
  •  Taldearen edo bakarlariaren historia.
  •  Rider teknikoa.
  •  Gutxienez taldekideetako bat unibertsitate komunitateko kide dela dioen egiaztagiria: unibertsitate txartelaren edo matrikularen fotokopia.

6.    Abestiak musika proiektuaren edo taldekideetakoren baten konposizioak izango dira, eta abestien eskubideak ez dira egongo ezein disko etxeren esku edo abestiak zabaltzeko, grabatzeko eta editatzeko eragozpenak edo betebehar ekonomikoak ezartzen dituen beste edozein erakunderen esku.

7.    Jaialdian parte hartzeko, gutxienez lau abesti propioz osatutako errepertorioa izan behar dute musika proiektuek.

8.    Abestiak aurrez aipatutako helbide elektronikora bidali behar dira 2021eko abenduaren 03tik eta 2021ko abenduaren 27ra bitartean, eta gaian musika proiektuaren izena adierazi behar da (artista edo taldea), baita mezu bakoitzaren zenbakia ere (bidali diren hurrenkeran) baldin eta bat baino gehiago bidaltzen badira.

9.    Antolakuntzak izendatutako batzorde batek 3 musika proiektu hautatuko ditu gehienez, bigarren fasera igarotzeko.

 

2. FASEA

10.    Batzordeak aukeratutako talde finalistek zuzenean joko duen kontzertu batean parte hartuko dute, 2022ko maiatzak 5 osteguna. Emanaldia Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da.

11.   Zuzenean joko duten taldeetako kideak inskripzioan agertzen diren berberak izango dira. Aurrez aurkeztutako taldekideren bat ordezkatu edo aldatzeko, justifikazioa aurkeztu beharko da eta antolatzaileek oniritzia eman beharko dute.

12.  Antolakuntzak izendatutako batzordeak erabakiko du zeintzuk dien lehiaketaren irabazleak. Honako sari hauek lortuko dituzte irabazleek:

12.1. Lehen saria, 700 euro eskudirutan

12.2. Bigarren saria, 350 euro, bigarren sailkatuarentzat.

12.3. Ikusleen saria, 200 euro.

12.4. Diploma, lau finalistentzat.

13.  Gainera, osasun-egoerak ahalbidetzen badu,zuzeneko emanaldiko publikoak bozketan parte hartu ahal izango du lau talde finalisten kontzertua amaitu ondoren. Gehiengo soilez puntu gehien lortzen duen taldeak jasoko du publikoaren saria, hau da, 200 euro eskudirutan.

14.   Kontzertua amaitzean jakinaraziko dira irabazleak, eta emaitzak hedabideetan argitaratuko dira.

15.   Parte hartzen duten musika proiektuek antolatzaileak salbuetsita uzten dituzte plagioaren ondorioz edo jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legediaren beste arau-hausteren baten ondorioz sor daitezkeen erantzukizunetatik.

16.  Lehiaketaren antolatzaileek eskubidea izango dute aurkeztutako lanetako batzuk biltzeko eta sustapen material gisa zabaltzeko. Artistek baimena emango dute beren lanen zati bat eta material grafiko osagarria edozein hedabidetan informazio gai gisa zabaltzeko erabil dadin.Antolatzaileek konpromisoa hartzen dute parte hartzaileei lanak zertarako erabiliko diren jakinarazteko; lanak helburu kulturaletarako erabiliko dira beti, ez irabaziak lortzeko asmoz, eta egile eskubideak errespetatuko dira.

17.   Lehiaketaren bi faseetan parte hartzeko, oinarri hauek onartu beharko dira. Antolatzaileek eskubidea izango dute aldaketaren bat egiteko edo proposatutako egun edo lekuetako bat aldatzeko, baldin eta lehiaketa ondo egiteko beharrezkoa dela uste badute. Hori bai, behar bezala emango dute edozein aldaketaren berri.

 

TALDE FINALISTAK

Musiversikaren, Unibertsitateko Musikako Iv. Lehiaketaren antolakuntzak, aurtengo FINALISTAK honako hauek izatea erabaki du:

  • ​​​​​​​​​​​​​Memphis 
  • Colapso 
  • Isla Bat​​​​​​​​​

 

Azken faserako aukeratu EZ diren bandak

  • Shangri-La 
  • Oldarkor 
  • Lehia 
  • Peio Martinez 
  • Kyxo 

 

EPAIMAHAIA:

  • Darko Egiluz (Musika kazetaria eta DJ-a)
  • Jon Ander Elosegi (Kultura Biziako programatzailea eta produkzio arduraduna)
  • Ania Rodriguez (Ikus-entzunezko teknikaria)