THE VITORIAN SOCIETY
The Vitorian Society bereziki literaturan eta orokorrean kulturan interesatuta dauden Arabako Campuseko ikasleen kultur elkarte bat da.

Zenbait ekimen sustatu nahi ditugu, eta horiek osatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzeko interesa duzuen guztion ekarpenekin.
Gure ortzi-mugan helburu hauek ditugu:
- Talde autonomoak sortzea (bata izaera orokorra duena eta ingelesez izango dena, bestea tradizio klasikoan oinarritzen dena). Ateak irekita daude Arabako Campuseko ikasleengandik datozen beste literatura proposamenentzat.
- Konferentziak, mintegiak eta ikastaroak antolatu eta kudeatzea.
- Aldizkari akademiko eleaniztun eta diziplina aniztuna sortzea.
Gure elkartean parte hartu nahi baduzue edo zalantzarik baduzue, helbide honetara idatz dezakezue: thevitoriansociety@gmail.com.
Gure ekimenek sortutako gastuak ordaintzeko, kide bakoitzari urteko 5 euro eskatuko zaizkio. Kuota hori The Vitorian Society elkarteko kide izateko da, ez elkarteko taldeek antolatutako ekimenetan parte hartzeko.