XSLaren edukia

Ahozko Komunikazio Profesionala Euskaraz

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

- Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.

- Edozein arlo ekonomikori buruzko txostenak egitea, ideiak jende adituari nahiz aditua ez denari garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.

- Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza

teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.

- Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko.

- Ikasketa-eremuari lotutako informazioaren teknologiak eta tresna informatikoak eraginkortasunez erabiltzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. modulua: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean

Eduki teorikoak

1.1 Hizkuntza gutxituak: plangintza eta eskubideak.

1.2 Euskararen normalizazio-plangintzak

1.3 Hizkuntza-ukipena

1.4 Testu orokorrak eta testu espezializatuak

1.5 Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa

Eduki praktikoak

- Erreferentziazko zenbait dokumentu irakurtzea eta eztabaidatzea. Bileren eta eztabaiden aktak idaztea; laneko elkarrizketak simulatzea...



2. modulua: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

Eduki teorikoak

2.1 Hizkuntza-aldaerak

2.2 Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala

2.3 Aldakortasuna ahozko erregistroetan

2.4 Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua

2.5 Puntuazioa eta prosodia

Eduki praktikoak

- Ahoskera zaindua identifikatzea ekonomia eta enpresari buruzko bideoetan.

- Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara



3. modulua: Ahozkorako diskurtso-estrategiak

Eduki teorikoak

3.1 Ahozko komunikazio profesionala

3.2 Pertsuasioa

3.3 Baliabide erretorikoak

3.4 Baliabide fonikoak

3.5 Baliabide ez-berbalak

Eduki praktikoak

- Helburu profesionaletarako ahozko komunikazioa (bilerak, negoziazioak...)



4. modulua: Komunikazio-gaitasunak eta hizkuntza-eskakizunak arlo profesionalean eta akademikoan

Eduki teorikoak

4.1 Herritarrekiko/bezeroekiko komunikazio-jarduerak

4.2 Erakunde eta enpresekiko komunikazio-jarduerak

4.3 Aholkularitza, sentiberatasun- eta zabalkunde-jarduerak

4.4 Arlo akademikoa eta teknikoa

Eduki praktikoak

- Helburu ez profesionaletarako ahozko komunikazioa (prentsaurrekoa, iragarkia, sare sozialetako testuak...)





MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.



Gelan egin beharreko ariketez gainera, ikasleek auto-ikasketako eta auto-zuzenketako ariketak ere egin beharko dituzte.



Saio guztiak (eskola magistralak zein praktikoak), ahal dela, informatika-gelan egiten saiatuko da; izan ere, jarduera guztietarako (teorikoak zein praktikoak) e-gela plataforma erabiliko da. Plataforma horretan, ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura; irakasgaia aurrera eramateko behar duten material guztia (ariketak eta abar), baina baita material osagarria (artikuluak...) eta Web-orri interesgarrietarako estekak ere. Halaber, jardueren egunerokoa izango dute ikasleek. Hartan, egunez egun, egindako jarduerak jasoko dira, teorikoak zein praktikoak; hartara, ikasleak, eskolara huts eginez gero, ez du arazorik izango ikasgaiaren hariari jarraitzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.

Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 40

Proiektuak % 60



Bukaerako azterketa:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa % 20

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gela birtualean eskegiko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Acebo, S. (koord.) (2018). Dilo bien y dilo claro. Manual de comunicación profesional. Madril: Larrousse.

Amatria, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.

Arakama, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública

Euskaltzaindia (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). Euskaltzaindia.

Euskaltzaindia "Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua" (Euskaltzaindiaren 87 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

Euskaltzaindia "Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan" (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf



Gehiago sakontzeko bibliografia

Aced, C. (2013). Relaciones Públicas 2.0. Cómo gestionar la comunicación corporativa en el entorno digital. Barcelona, UOC.
Alcoba, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
Alvarado Cantero, L. (2017) "Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica" Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
Bargiela-Chiappini, F., (Ed.). The Handbook of Business Discourse. Edinburgh: Edinburgh University Press, 2009. -Barrett, D. J. Strong communication skills – a must for today’s leaders. Handbook of Business Strategy 7.1, 2006. pp. 385-390.
Garzia, J.(2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
Garzia, J. (2014). Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako. Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Valeiras, J., Ruíz, M.N., Jacobs, G. (2018) "Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks" Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
Vázquez, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
Young, K.S. eta Travis, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
Zuazo, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
Zuazo, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

Administrazioan Euskaraz (IVAP)
Ekonomiari buruzko bloga:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/

Ekonomiaz aldizkaria:
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.4 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA.

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.4 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA.

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.4 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - GIPUZKOAKO ATALA.